Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Xorrotxen kronika
Emankizüna



Azken bi asteetan Xiberoko herri alkargoaren sortzea aipatü dügü Battitta Queheille lehendakari ohiarekin eta Dominika Bosq oraiko lehendakariarekin. 10 urte ospatü zütüan ofizialki iragan astean xiberotar institüzioneak. Herri alkargoaren sortzea aipatzen delarik, nahi ala ez, ordüan izan ziren nekeziak aipatü behar dira. Entzün ondoan Battitta Queheille (ikus
Front de gauche listako xiberotar haütageia ez da heltü berria haüteskundeen giroan. Iragan astean egin züen Maulen ezkerreko zerrendaren aurkezpena, eta Louis Labadot dateke Xiberoaren ordezkaria. Akitaniako departamentü bakoitxarentako Front de gauche zerrenda bat izanen da, eta departamentü hontako zerrenda-bürüa Olivier Dartigolles dateke. Bereziki zerbütxü püblikoen defentsa hartü düe kanpaina honen ardatz gisa.
Xiberoako herri alkargoak hamar urte betetzen dütü aurten, eta haütetsiek urtebürüa ostirale hontan ospatüko düe Maulen düen egoitzan. Azken hamar urte horien aipatzeko Battitta Queheille, alkargoaren lehen lehendakaria alkarrizketatü dügü. Aste hontan, herri alkargoaren sortzea, arrenkürak, egin lanak eta xedeak entzüngei dira egünez egün. Dagün astean, herri alkargoan sartzeaz ados ez zirenak edo oposizio gisa agertü izan direnak entzünen dütügü.
Estatü frantsesak, aski entzüten da, lürralde antolaketa berria eztabaidatzen dü aste hontan Senadoan. Oraiko kantonamentüak moldatürik izaten ahal lirateke, eta izan dadin esküinean ala ezkerrean, politikariengan arrenküra hanitx sortzen dütü. Erran behar da estatu frantseseko 6000 haütetsietarik 3000etara iragan behar liratekeala. Eskualde eta departamentüko haütetsientako, kanbiamen handiena izenarena litzateke, lürralde kontseilari deitüko beitlirateke.
Nahiz eta normalki hilabeteko azken ostiraletan egiten diren eüskal presoen aldeko alkarretaratzeak, egüberri gaüan egitea ere kostüma bat da. Aurten ostegün hontan eginen da beraz alkarretaratzea (abentüaren 24) arrestiriko 6etan, Mauleko kürütxe xurian.





