Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Petiri Xübüko edo Jean Pierre Caubet txanbelari eta kantariaz blog bat sortü berri dü Allande Etxart-ek. Hartaz Iruñako gaitero ta txanbelarielibatek egin züen ‘tesa’ bat. Geroztik Allandek dokümentü, argazki, ta kantore bildü dütü; heben: http://caubet.eklablog.com Allande Etxart:
Mémoires de la Soule 2 « 1914-1918 » libürü berria presentatü dü Ikerzaleak alkarteak, neskenegün goizan Mauleko ondarrearen etxean. Gertakari latza horrez Xiberoko famili hanitx hunkitürik izan beitzen, jentea nonbre haundian hüilantü da aurkezpeneala. Estadoko egitüra ezbardinetan, ala familietan bildürik izan diren dokümentü hanitxen ikerketaren emaitza da libürüa. Lau urtez talde batek lan egin dü dokümentü horrien irakurtzeko eta sailkatzeko, eta azkenean libürüa, informazio güzi horien sintesia da. Lehen gerla münduala eragin dütüan hiletaz gain, gerlaren ondorioak familietan eta emazteen rola etxalteen zütik etxekitzeko gizonak gerla zirelarik, agertzen da ere libürüan. Libürüa Xiberoko betiko saltokietan edireiten ahal da. Horrez gain lehen gerla mündüalaz Ikerzaleak alkarteak egin düan erakuska, Idauze-Mendi, Atarratzen eta ikastetxe zonbaitetan ikusten ahalko da ondoko egünak eta asteetan. Robert Elizondo :
Iragan üdan « les guérrissseuses » erdi aroko antzerki lana presentatü ondotik, dinamikaz gozatü dira bigerren xede baten abiatzeko. Oraikoan lehen gerla mundiala düe haütatü üngüramen gija. « celles de 14 » düe izentatü Sophie Béguerie, Monique Barnètche eta Béatrice Lahargouek ezkiribatü istoria. Frantsesez izanen da eta emazteen bizitzea Xiberoan ordünko denboretan, egiazko lekükotarzünetan bermatürik lantürik izan da. 8 jelkaldi, antzerki, kantore bideo ordünko gerlako giroan sartzeko parada azaroaren 10 eta 11an Maule Baithan Leküak salgai Roman Sport saltegian Béatrice Laghargoue:
« Domingo Garat Pastorala » presentatürik izan da Pagolan. Errejent, kür eramaile eta idazleaz gain historia erakasle bat bazen. Hola pastoralaren, hots frantses iraültzaren garaia aipatürik izan da pagolar hanitxen aitzinean. Maritxu Behety Oskaxe Zola alkarteburua:
Aurtenko edizionearentako denbora hobe baten esperantxa dü “basabürüko ihautiak” elkarteak Erran behar da iragan urtean ez direla gastatürik izan alde hortarik. Haatik, orrokorki bilan hon bat egin dü elkarteak. Berri honetan, Claire Solanillek bere leküa üzten badü, Anais Errecaretek bere freskotarzüna ekarriko dü ideia berriekilan. Azken püntüa izan da betiko lokala eskazaren arrenküra Dagün edizionea bantaiaren 24an iganen da Pauline Chuburu, Claire Solanille eta Anais Errecaret:

