Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Iragan urtean behar üken züen urte batez gibeltü beren pastorala Pettareko herriek.
Konplikatü, jakitez gibelean bazirela 10 herri prest eta haidürü beren pastoralaren emaiteko.
Behar izan da akomatü beste herri oroek hunhar dezen urte batez gibeltzea
Orai, berriz ere pastoralak beranta hartzen dü ez beidütüe mustrakak arrahasi ahal izan, bena elkarteko kideek segürtatü düe aurten eginen zela
Thomas Erguy:
Johane Etxebest 40 urteko Ligiarra EKE Euskal kültür erakundeko züzendari berria bezala izentatürik izan da
IDB dantza federazioneko bürüa zen orai artino, eta bere ebilbidea aberatsa izan da eüskal kültüran.
Bere lehen hitzak heben:
Azaroaren 28tik goiti, Mauleko mediatekak püblikoari bortak arra zabaltü dütü !
Drive-a ontsa ebili bada ere, oroek preziatzen düe libürüa mediateka barnen haütatzea, esküetan hartzea eta harremana berriz atzamaitea.
20 jenteetara mügatürik da sartzea eritarzünari kasü egiteko. Maskak berriz ere soinean ezari beharko dira, lekü pübliko orotan bezala.
Abentüaren 2tik 19alat, argazki erakusketa bat aterpetürik da mediatekan. Zoom Mauleon 64 izeneko argazki taldeak 2 argazki bildüma proposatzen dütü. St François kolejio eta lizeoko ikasleekin alkarleanean eraman düen lana ikusten ahal da alde batetik, eta alkarteko kideen argazkiak bestetik.
Mathilde Baqué, mediatekako langilea :
Hatsarre batez abendüa 15 a aiaptü bazüan gobernüak, beste hiru aste apürrenetik egüki beharko düe
Maulen, Maule baitha zinema beti hor da eta urte gogorra izan da elkartearentako.
Alta, azken bi urteetan hobetze bat senditzen zen sartzeen gorakada batekin
Horri esker bi langile pakatzen dütü elkarteak.
Horrez gain sos sararazten düen film famatüetik kanpo, hala nola “le roi lion” , beste animazione hanitx eta dokümental eztabada franko proposatzen dütüe urtearen zehar
Urtean hüllan 20 000 (20mila) sartze egiten dütü mauleko zinemak
Pierre Lalague elkarteko bürüa:
Eüskaraldia abentüaren 4ean ürrentürik, bilanen egiteko denbora hor dügü.
Aldi hontan Eperra ikastolarekin gira hasiko, Oihana Larrandabürü züzendariarekin:
Jarraikitzeko, lanarekin xiberoan eta bestalde joaiten den Johañe Queheille:

