XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Argazki erakusketa Mauleko mediatekan

Azaroaren 28tik goiti, Mauleko mediatekak püblikoari bortak arra zabaltü dütü !

Drive-a ontsa ebili bada ere, oroek preziatzen düe libürüa mediateka barnen haütatzea, esküetan hartzea eta harremana berriz atzamaitea.

20 jenteetara mügatürik da sartzea eritarzünari kasü egiteko. Maskak berriz ere soinean ezari beharko dira, lekü pübliko orotan bezala.

Abentüaren 2tik 19alat, argazki erakusketa bat aterpetürik da mediatekan. Zoom Mauleon 64 izeneko argazki taldeak 2 argazki bildüma proposatzen dütü. St François kolejio eta lizeoko ikasleekin alkarleanean eraman düen lana ikusten ahal da alde batetik, eta alkarteko kideen argazkiak bestetik.

 

Mathilde Baqué, mediatekako langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan