Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Hitzez hitz
Emankizüna
Gontzalo Etxebarria
Artxiboan



Setemer hatsarrean, 60 gazteekin berriz hasi da Xiberoko Tenis eskola. Üda hontan Tenis zelaia arraberritürik izan da eta lanen gatik nekeziak ezagütü dütü kirol taldeak. Lehiak ez dütü egin ahal izan eta trebatzeak Sohütako gelan edo Mauleko Jaï-alaïan egin behar izan dütü.

Anicet Garricoix da hirugerren aldikotz Mendi tinietako lasterkaldiaren txapeldüna. Neskenegün goizan ehün bat lasterkari balinbazen, 34 baizik heltü dira Maidalenako tinialarat. Denbora ederrari esker sogileak saldoan jin ziren lasterkaldiaren gozatzera eta Xiberotar lasterkarien süstengatzera. Philippe Pérez "Ecurie des cimes" alkarteko antolazalearen araberan lasterkaldi izigarri ederra eta tiran izan da. Neskenegün arratsan Alain Pierrine lehena balinbazen, igandeko lasterketa gogorago eta tiranago igaran da. Salhagainen Garricoix Altzaiarra lehena heltzen bada ere, ondotik Pierrine aitzinean igaraiten zaio eta Mendikota-Suhola arte hortan Garricoix berriz aitzinean jarten da, lehena ürrentzeko Maidalenako tinialarat 5 segunda aitzinarekin Pierrineren etzean.

Setemearen 3 - 4 eta 5an, Xiberoko 54. Mendi tinietako auto lasterkaldia igaranen da. Segürtantxen aldetik arrau xorrotxak badira eta 3 ardatz handiak : kiroletako neurrien errespetüak - püblikoaren eta gidalarien segürtantxa eta azkenik üngürameneko neurrien errespetatzea. Lasterketaren antolatzeko, Automobil Federazionearen arrauak jarraikirik dira eta bada 2 urte jadanik üngüramena kontütan hartürik dela. Lasterketak "Natura 2000" sailkatürik diren güne zonbait zeiharkatzen beitü ondorioz, neurri xorrotx zonbait aplikatü beharko dü. Iragan astean, antolazaleak, estadoako zerbütxüak eta Olorueko suprefeta bildü dira, lan bilküra hortan, Mendi tinietako auto lasterketaren antolaketa aztertürik izan da.
Xiberoko eskühüskako pelota txapelgoa aitzina doa. Igaran arramaiatzeko bigerren mailako finalak igaranik, laurdeneko finalak jokatüko dira agorrilaren 27 eta 28an. Eskühüskako erdi-finalak, Garindaine eta Muskildiko herriko besteen karri setemere 5 eta 12an jokatüko dira. Txapelketaren finala, Urdinarbeko besteen denboran ürrentüko da setemere 19an . Aurtenko lehiaketak 5 hilabete iraün dü Xiberoko plazen gainti giro hoberenean. Jokülari haboro eta maila goraxago ere ikusi ahal izan da.
Betzüla trinketeko lehiaketaren finala jokatü da igante hontan. Aurtenko finalistak Ibarrola eta Ducassou izan dira 40 - Bielle eta Paxkal Ezkurraren kontre 39. Ürrentzea artino pelota partida ederra eta tinko tinkoa ikusi ahal izan da.

