XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Atarratzeko Zibero Sports sartzearen bidean.

Kirol talde ezbadinetan sasoi berria prestatzen ari dira. Atarratzeko Zibero Sports eskü baloi taldeak ere hortan da. Egün horietan adin eta mail güzietako taldeek trebatzeak hasiko dütüe. Gizonen lehen taldeak Nationale 2an jarraikitzen dü. Kanbiamen gütti izanen da jokolarien aldetik. Trebazaileen aldetik aldiz kanbiamenak badira. Mathieu Tauzin eta Franck Erreçarret beren kargüa ützirik, Joimo Arhancet-ek eta Baptiste Etchandy-k lekükoa hartü düe. Emazteen lehen taldean aldiz, Denise Challa lagüntüko dü Xantiana Etxebest-ek. Joimo Arhancet :

Afrikan ere pilota bizi dadin

Maiatzaren 31tik arramaitzaren 23ala Frantziaren gaindi, oinez zortzi ehün eta hogei kilometro egin ondorren, Mauleko plazan ziren « Avenir Jeunesse Guinée » alkarteko kideak, espartinen saltzeko. Entzüna zünüen segür Xiberoko Botza hontan, « Sur la route des trois Etche » gertakariaz egin günüan aipamena. Iragan urtean sei mila kilometro egin zütüen bizikletaz, espartinen saltzeko eta beren xedearen berri emaiteko. Alkarte honen xedea da, Guinée Conakry herrian, arrabotü bat eta osagarri zentro baten eraikitzea. Hortarako berhogei eta hamar mila euro bildü behar dütüe. Jadanik hogei eta bost milatan dira. Beñat Cazenave xede eramaileak esperantxa dü oroen biltzea heltüko direla urte ondarreko eta eraikitze lanak dagün urte hatsarrean hasiko direla. Anartean lagüngoak emaiten ahal dira, lestroisetche.events internet günean . Beñat Cazenave :

Betzüla 15. trofeoa Larrainen pilotari hoberenekin.

Larrainen, Betzüla 15. Trofeoa jokatüko da agorrilaren 17an eta 19an. Elite Pro mailako zortzi pilotari lehiatüko dira. Ostirale gaüan 20etarik harat, lehen final erdian Bielle eta Ducassou, Etxegarai eta Guichandut-en kontre ariko dira. Ondotik bigerren final erdian, Larralde eta Ximun Lambert, iragan urteko irabazleak, Waltary eta Bilbao-en kontre ariko dira. Finala, igante goizan 11 orenetan jokatüko da. Leküen etxekitzeko Larraineko Herriko etxeala deitzen ahal da, 05 59 28 62 80 telefono zenbakia eginez. Johaña Accoceberri :

Bielle eta Ducassou jaun eta jabe Larrainen

Bielle eta Ducassou nausitü dira igantean Larrainen Betzüla 15. Trofeoaren finalean, Bilbao eta Waltary-ren eretzean 40 eta 32. Emaitzan ezbalin bada hain garbi agertzen ere, Bielle-k eta Ducassou-k ez düe bürü hauste handirik üken finalaren irabazteko. Partida osoa aitzinean egin düe, beti sei eta hamar tantoen abantzia ükenez. Battitta Ducassou :


Didier Berazategi antolatzailea :
47. Garindaineko festibala astearte arratsean

Xiberotar kantoria da aitzinean ezari nahi aurten ! 47gerren euskal herriko kantorien festibala astearte arratsean iraganen da Garindaineko trinketean. Eta üsatü bezala hiru probintzietako kantariak jinarazten dütüe. Menditarrak, Mauleko pastorala edo orano Bestela,oroetarik izanen da, eta beti bezala xiberotar gazteen ageraztea eginen da Eta aitzinetik üsatüzko apaidüa proposatürik bada, kantaldiarentako Hitz ordüa garindaineko trinketean asteartean 9tan Xehetarzün haboro Dominique Cazanavekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan