XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Finalerdiak Urdiñarbeko lehiakan!

Finalerdiak jadanik abiatürik dira Urdiñarbeko lehiakan. Arren arrats oroz partida badate eskü-hüskan. Bestalde emazteen azken finalerdia gabe, hots neskenegün goizan eskü-hüska aritzeko parada badate emazte nahiant oroentako. Hitzordüa 10etan, ondotik 11etan finalerdia. Emaitza eta hitzordüak oro ikusgai heben https://www.facebook.com/lehiaka.urdinarbe.7 Erik Etxart :

Mauletarrek galdü düe finalan!

Gaztetxoko heinean galdü düe Andde Berrogain eta Xabi Negelouak 40-35 frantziako txapelketako finalan. Euskal Herriko txapeleketan bezala galdü düe Senpereko gazteer kuntre. Bekatü da, bena gero eder bat badirela gazte horiek segür gira biba züek! Andde eta Xabi:

Urdiñarbeko lehiakak arrakasta!!

33 taldeekilan, abentüaren 19 hontan abiatzen da lehiaka. 1.mailan 5 bikote, 2.heinean 12 eta 3.ean 16 lehiatüko dira. Partidak asteazkenetik neskenegün arte, arrestiri apal oroz. Multxoak barantail hatsarrean eta lehiaka martxoan ürrentü behar lizate. Erik Etxart antolatzailea:

Essor Basque'k Xiberoan arrakasta haboroena!

182 pirripitalariek parte hartü düe Essor basque'eko Xiberoko lasterkan; hots, aitzineko egünetan beno haboro. Ikusle hanitx ere bazen Larrabileko petik goran. Aitzineko 2 astebürüz denbora ejerra üken ondotik, igantean, ebiarekin ürrentü da zoingehiagoka. Ebiagatik 2 erorte izan badira beste trabarik ez da izan. Ikusgarria ere izan da lehia gaitza izan beita, ürrentzeala arte. Azpimarratzekoa da frantziako talde hoberenak hor zirela baita hegoaldeko hainbat ere bai. Dagün urtean arrajinen direla segürtatü deiküe antolazaleek: Christian Bibal antolazalea:


Patxi Artayet txirrindülaria:

Sébastien Challa Essor basque bildüma + "VTT trail"az ere:
Osagarria hobetüz doa Atharraztarrak'en !

Lizentziadün kopürüa goiti, erakasle berri, bülego berri, eta dagün urtean Aste Nausiaren batzarria eta lehiaka irabazteko xede. Atarratzeko « Atarraztarrak » pelota batarzünaren osagarria hobetüz joaiten da ! Audela Antton Amulet jinen da trebazale gisa: eskü hüska, pala eta xisterra erakastea. Jano Solanille:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan