XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Aste hondar osoan SSV, buggy eta 4*4-ak lehiatü dira xiberoko bortüetan, antolazalen artean eztabaidatü  ondoan erabaki züen denbora llabürrena egiten züana zela Mendi Tinietako Lehiakan txapeldüna izanen .

Hala nola, SSV sailean kurritzen ziren Maxime Fourmeaux eta François Cazalet ek düe irabazi aurtenko edizioa.

Iragan urtekoa irabazi züen Johane eta jerome Garicoix-ek Buggy saileko lehen leküa kausitü düe eta irabzaleetarik 35segunda berantago heltü dira.

2 roues-motrices sailean : Yann Clevenot eta 4x4 sailean Joel Harichoury.

Antolazaleek etenik ürrentü düe aste ondarra, gogor izan da 64.lasterkaldi honen antolatzea  segürtantza mesürekin, bena parte harzale gütiago leihatü badira, alde baikorra da püblikoa nubrean hüillantü dela.

Previous Next

Igaran urtean bezala, otoa ez beitü orano prestik Louis Dronde'ek ez dü parte hartüko Mendi Tinietako Lasterkan.

Hau ostiraletik igante goizala igaranen da, Frantziako biziklet ützüliarengatik goizago ürrentzez.

Sailkapenean, ebilaldian baita Covid planeta dela eta ere badate kanbio, zoin ote?

Philippe Perez alkartebürüak oro esplikatzen deikü:

 

Atarratzeko ziberoak gazte txerkatzen dü!

Atarratzeko eskübaloak potiko mentsa badü bere gazte taldeentako!!

Hartakoz egünaldi berezi bat antolatzen düe aste hondar hontan.

Xehetarzünak Joimo Arhancetekin: 

Previous Next

Mauleko zesta puntako finalak ostirale huntan jokatzen dira !

Eta Maulen, gazteer xantzaren emaitea haütatü da aurten, 22 urte peko mündüko txapelketan ariko diren gazteak hor beitira.

 

Betidanik Mauleko eskolak jokülari honak elki dütü, berriki orano Nicolas Eyheregaray eta Kevin Iturriak Ameriketako ametsa bete düe, beren aitek egin züen bezala.

Haatik azken urte horietan bada apürtze bat.

Mauleko pelota batarzünak ez dü sekülan hainbeste lizentziadünik üken bena ez dira  xisterrazale..

Guillaume Burcudoy  SAM pelota batarzüneko kidea: 

Mauleko finalak ostirale huntan jokatüko dira:

benetrix/de beteu ariko dira garcia/laborde'ren eretzean, 8tan

Xiberoko txapelgoa llabürtürik bena izanen da

Lüzaz düdatü badira ere, "bil xokoa" elkarteko antolazaleak ez züen üda ikusten eskü hüxka eta haboroziz Xiberoko Txapelgoa gabe.

Haatik, bi maila baizik ez dira izanen aurten txapelgoaren llabürtzeko, eta lehen mailako partidak final laurdenetan abiatüko dira.

Usatüzko formüla begiatzen da, erran nahi beita ahaloz xiberotar bat kanpoko pelotakari batekin.

Lehen mailako ekipak: Peio Irume/ Laurent Lambert, Guillaume Bernard/Ximun Lambert,  Sébastien Queheille/ Alexis Inchauspé, Julien Etchegaray/ Gilles Lafitte, Michel Latchère/Tierry Harismendy, Bastien Lascor/ Antton Amulet

 

Xabi Elgart Bil xokoa elkarteko antolazaletarik bat:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan