Aste ondarrean 24 gerren Telethona antolatürik zen eta emaitzak orano ere apaltü dira. Bigerren gerren urtea da apaltzea dela, iragan urtean 90 miliu eurok bildü züen Frantzian, aurten aldiz 84 miliu eurok. Gure eskualdean ere ber tendentzia da, Mauleko kantonamentüan 20 000 euro eta Atarratzen 5000 € tara heltü behar luküe. Hots, % 7ez emaitzak apaltü dira . Hots, Mauleko kantonamentüan, dagün urteko ikusiko da nola berrikuntzak ekarten ahal düküen. Atarratzeko eskualdean aldiz, 5000 bat euroen biltzea esperantxa düe. Ostirale arratsan egin den kantaldia arrakasta handia üken dü, ehün bat jente biltzez. Bestalde, basabürüko 9 herrietarik ebiladi bat egin da Atarratze artino.
Entzün Louis Sallaberry, sü ehailea eta Telethonaren koordinazalea :
- Soziala / Osagarrigintza
- Agerraldiak: 2529