XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Zentako aide kalitatea txarra zen martxo hatsarrean?

Zentako aide kalitatea txarra zen martxo hatsarrean?

 Hilabete hatsarre hontan  aidearen kalitatea izigarri txarra izan da  Xiberoan. Üsüan kozadüaren goratze horik üdan haboro igaiten badira, Saharatik horra zen hain batengatik goiz izan dira aurten.
Kozadüra indüstrietarik, berogailüetarik eta karreiüetarik horra da haboxienik eta heina izigarri azkarra delarik lanjoros izaten ahal da hanitxen osagarriarentako.
Atmo izeneko alkartea bada frantzian, aide kalitateaz axolatzen da eta egün oroz zenbakiak argitaratzen dütü.
Aholkatzen düe aide kalitate txarra delarik aktibitate fisikorik ez egitea eta osagarri arrenküra direntako ez elkitzea ere hen etxetarik.

 Julie Gault Atmo-ko langilea :

https://www.atmo-nouvelleaquitaine.org

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan