XÜXENEAN ENTZÜN

Soziala - Osagarrigintza

Atarratzeko osagarriaren etxeko xedea

"Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeak, Atarratzeko kantonamentüko oraiko bedeziren segidaren segürtatzeko, lanean jarraikitzen düala baieztatü deikü Arnaud Villeneuve, osagarri taldeko haütetsüen ordezkariak. Hartarako, alde batetik bedezigoako ikasketak jarraikitzen düen Xiberotar gazteekin harremanetan sartü da. Helbürüa da, informazioen trükatzeko, jakiteko zer xede düen ondoko urteentako, Xiberoala ützüli nahi düenez eta zoin leitean trabak heben plantatzeko. Bestaldetik, Frantzian agertzen diren bedezien iragarkiak hüllanetik jarraikitzen dütü eta España edo Errumaniako pistak ere ez dütü baztertzen. Oritarazten deizüegü, bedeziren eskasari bürü egiteko, "Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeak, Atarratzen osagarri etxe baten eraikitzeko xedea ikertü züala eta azkenean baztertü züala, osagarri sailako profesionalentako ekonomikoki ez zelakoz erakargarri.

Entzün Arnaud Villeneuve "Xiberoa Herri Alkargoako" osagarri taldeko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan