Eskola sartzea berriz ere aipagei dügü, Gamere-Zihigako eskolan, aitetamek üda gabe hasi züen borrokari etxekitzen dioie tinko. Dakizüen bezala, eskolaren zerratzearen berri üken züenez geroztik, ikasleen aitetamek ahal düena egiten düe zabalik egon dadin.
Azken kapitülüa (oraikoz) ostirale hontakoa da, bilküra bat egin beitüe goiz hontan haütetsi hanitxekin. Ligi, Etxebarre eta Altzaiko merak, Xiberoko bi kontseilari orokorrak (Jean Pierra Mirande eta Mixel Arhançet) eta Jean Lassalle hor ziren besteak beste. Eta denek, beren süstengüa erakutsi düe.
Bilküra ondotik Battitta Ager, Gamere-Zihigako mera alkarrizketatü dügü.
Alkarrizketa entzün :
Erran bezala haütetsi hanitxen süstengüa üken düe, bena ez lüke üdüri kontseilari orokorrek ere zerbait egiten ahalko düenik eskolaren alde. Hala erran deikü Mixel Arhançetek.
Alkarrizketa entzün :
Jakin düe ere laster begistazale (edo inspektür) bat iraganen dela beren eskolatik, eta nolabait, ostiraleko mobilizazioa presioa ezarteko egin düe. Hots, erakusteko ez düela orano ere prestik eskola zerratzera üzteko. Eta lanpostü bat edo eskola zabalik egon dadin beste elkibide bat atzaman artean, jarraiki gei düe haurrak eskolatzen leküan berean, bai aitetamek eman kurtsoekin, bai ete üngürüko errejent elibaten lagüngoarekin.
Eskolako haur baten aita entzün :