Mauleko agiantzetan , Michel Etxebest, herriko auzapezak aipatü dütü 2015an eraman lan nausiak: Mauleko eskolen bateratzea, aitzineko urteetako hurteen ondotik eginik izan diren estüdioak eta ere üsü aipatzen den hotel jatetxe baten zabaltzea Maulen.
Bestalde eüskarraren indartzea ere helbürüetan da eta emeki emeki giroa kanbiatzen ari dela Maulen auzapezaren arabera.
2016eko xedeak aipatü dütü ere, eta eskazik ez dateke Maulen ; horietan , erraiten ahal da lehentarzünetan dela Hotel jatetxearen zabaltzea eta hitzemanik izan da dagün larrazkeneko.
Espartiñaren etxe xedea aitzinatüko da eta obra handiak abiatzen dira urtarila hontan Mauleko ospitalearen arraberritzeko, 20 miliu euro kosteko düe eta 4 urte iraünen düe lanek.
Mixel Etxebest:
- Politika
- Agerraldiak: 2310