XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Lanbaran Eiheragarai etxaltean frütatze hazitegi bat plantatü da

Raphaël Valero gaztea Molbert familiaren lürretan instalatzen ari da. Hektara bat eterdirengainen frütatzeen üngürüko xede baten eraikitzen ari da.

Lehenik, zühain hazitegi bat abiarazi dü: zühainak enpeltatü eta handiarazi dütü : sagar, ahan, peska eta peatze biolojiko eta mota azkarrak.

Urtarilan sagardoi bat lantatüko dü üdan frütüen ükeiteko, arragak ere lantatü dütü bedatsean saltzeko.

Zühainen lantatzeko sasua beita, Rafaelek bere lehen zühain enpeltatüak saltzen dütü, ez düda Lanbarako Eiheragarai etxaltealat hüillantzea, deitzen ahal düzüe ere 06-86-10-63-13 zenbakilat.  

Bere xedea aipatzen deikü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan