XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Hartzaren sartzeaz kontsülta bat

Abentüaren 27tik barantailaren 4 artino, Pirene-Atlantika departamentüan hartzaz egiten den kontsültak jarraikitzen dü. Orotara, pireneetako 930 herrietan eta Xiberoan bortüa baliatzen düen 21 herrietan galtatzea bürützen da. Kontsülta hortan Herriko Etxeek eta herritar güziek ere beren ikusmoldea emaiten ahal düe Prefetari idaztez. Oritzen gira, Franska deitü züen hartza sartürik izan zela pireneetan, bena auto batek, istripüz, hil züan 2007an. Horren ordezkatzeko, dagün bedatsean, beste hartz baten sartzea deliberatü dü Frantziako Gobernüak. Eslobeniatik jinen den hartz eme bat. Prefosta, berri horrek bazterrak harroarazten dütü, bereziki hartzaren kontre direnen artean.

Entzün André Cazetier Mourenx-eko aüzapez ohia bere ikus moldea emaiten :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan