XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

BLÜ TAULA: Xüxenka baratzetik zietarat !

Garapen irainkorraz sensibilizatzeko eta ideien partekatzeko etxalte bat Xiberoan !

Onize pean Blü Taula alkarteak , 60 zühain frütadün lantatü dütü. Ondoko urteetan, hein horren emendatzea da xedea, baratze baten egitea, lantareen eta erleen ezartea, hots biodibertsitatea azkar den güne baten sortzea.

Negütegi batetan ere apaidüak eginen dütüe  etxaltean  bildü mozkinekin. Helbürüa etxaltea osoki otonomo izatea da.

Kalitatezko janaria prezio honargarri baten proposatzeko xedearekin, kostaldeko jente eli batek etxalte hori sortü düe. Ideia garapen irainkorraz sensibilatzea eta ideien partekatzearentako etxalte bat izatea da.

Günea aste undarrez biziko da partikülarzki. Besteak beste, sükaltariak erresidentziaz jinen dira, hor berean diren muzkinekin egin apaidüen proposatzeko.

Mementoko negütegia ez denez muntatürik, ateleriak kostaldean eginik dira, horietaz informazione habororen ükeiteko eta xedearen süstengatzeko  : blütaula.org

Lena :

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan