XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Leküko mozkin saltegiak Iratiko sasua salbatü dü

50 bat pertsona hüllantü dira xiberoko sindikatüko bilküralat igan neskenegünian.

Iratiko etxolak Xiberoko sindikatüko sos sartze importante bat da, eta zerraldiak galtzeak ondorioztatü dütü. Leküko mozkinak proposatzen dütian saltegian aldiz, irabaziak azkartü dira.

Langile beharra bada Iratin, etxolen xahaketen egiteko. Eta 6 etxola zerratürik dira mementoko, arra berritzen ari beitira.

Departamentüaren kargü pean da Holzarte zübiaren arra berritzea, eta dagün apirilan arra zabaltü behar lüke güneak. « Plateau galvanisé » lehengeiak zurra ordezkatüko dü iraigarriago izateko.

Ihizteka uste beno lehenago ürrentü da zerraldiarengatik. Aurten, lepoen eta kabanen antxerak izan behar diateke, bena ihizlari zonbaitek urte batez pusatzea nahi lükie. Hilabete undarrean erabaki bat hartü beharko düe.

 

Jacques Barrex, xiberoko sindikatüko lehendakaria :  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan