Bosgerren aldikoz, ASG Gaindaintarrak alkarteak antolatzen dü lantareen merkatüa, maiatzaren 14an, trinketaren gibelean. Hor badateke baratzekako tresnen erosteko parada, bai eta lantareak ere. Goizan, Benoit Laborde, Paueko Henri IV.a jauregiko baratzekariak, mintzaldi bat emanen dü, honen geia datekealarik: « baratzea nola joanaraz puzurik ezarri gabe ». Sylvie Bafalliok, berriz, Garindaineko üngürü bat proposatüko dü 25 bat jenter, lantareetzaz mintzatzez. Zoin lantare krema gisa erabil, zer tisanaz edaten ahal den eta beste esplikatüko dü. Merkatü lekü hortan berean, mozkinekilako bazkari bat badate egüerditan eta haurrentako, aldiz, parpiñatze ikasgia zonbait badirateke
Xehetarzünak emaiten deizkü ASG gaindaintarrak eko Dominique Casenavek:
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 1722