Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Azken edizionea izanen da aurtenkoa, eta parada hortan programazione zinez aberats bat proposatüko da. Ostirale arratsean, azken urte horietan bezala, "chistera" ostatüa izanen da bil günea "nahas maskarada" ikusgarriaren proposamenarekin. Neskenegüna familia eta arte plastikoen egüna izanen da, eta ürrentüko da Niko Etxart, Anje Duhalde eta Joseba Tapia istorikoekin. Ürrentzeko igandean beti bezala izanen da egünaldi arrakastatsü eta jendetsüena kontzertüekin!! Ostiralea Dominika Jaureguy:
Mauleko bidean, Oxkaxeko lepoaren heinean, Pagolako Mehaltzü mendia so eginez D(omingo).Garat Pastorala irakurtzen ahal da, iragan neskenegünaz geroztik. Laubürü haundi bat ere ikusten ahal da hizkiez gain. Margo begetala komünikazio tresna berria da, Frantziako ützülian Ossau Irati sormarkak biliatü züan eta Bankako bidean, Kintoa sormarkak berea erakusten dü ere azken urte horietan. Adibide horiek gogoan, D.Garat Pastoralako antolatzaileek, Pagolan den Mehaltzü mendiak behar diren balintzak eskeintzen beidütü, teknika hori baliatü nahi izan düe. Horren egiteko, Ossau Iratirena egin züan Thierry Fresnau margolariaren lagüntza üken düe eta 30 bat herritarrek 3 egünez beren izerdia eskeini düe. Domingo Garat pastorala dagün üztailaren 28an eta agorrilaren 4ean emanen da Pagolan. Jean Luc Etxart :
Txista dantza lehiaka edo saldokako primaka date neskenegün hontan Barkoxeko besten karietara. Düala bi urte abiatürik, norgehiagoka arra horra da 9 herriekilan. Espeize, Müskildi, Urdinarbe, Zalgize , Barkoxe , Eskiüla, Maule, Arrokiaga eta Atarratze. Azken aldian Espeize üngürüko Pettarresek zien irabazi. Azken aldian bezala, lehiaka eramaiteko 4 froga badirate, postüra, herriko kalitatea, teknika, eta ürratsen ezagütza neurtzeko. Froga bakotxak dantzari ohi bateri omenaldi egiten deio: Hegiapal, Tartaxü, Garat Arhane, eta Eihartzet deitzen beitira zoingehiagoka bakotxa. 4 lehien ondotik, 3 baizik ez dira sailkatüko; Azken 3 taldeek sorkuntza bat emanen die. Hortako ürrats eta ahaideak üken dütüe talde oroek. Arren, Txista lehiaka neskenegün hontan 17etan Barkoxeko bestetan. Johañe Etxebest :
Muskildiko dantza taldeak eraman dü txista edo xiberoko dantza leiaketa ! 9 Herrietako dantzariak leiketan parte hartü düe eta maila honeko saioa izan da Barkoxen. Leiaketa 2 partetan iragan da , lehenik, 4 proba egin behar izan dütüe eta epai mahainak 3 finalista haitatü dütü, Urdinarbe, Barkoxe eta Muskildik behar izan düe sorkuntza bat eman. 8 epai mahaineko eta püblikoaren bozkaren ondorioz Muskildiko 6 neskatilen sorkuntzak eraman dü txapela . Maitena Oyhenart eta Ana Eiherabaren
Müsikaren egünaren azken edizionea izanen da aurten !! Euskal herriko besten egütegian inportantzia handia düan hitz ordüa aurten ürrentüko da. “bil xokoa” izeneko elkarteak dü joanarazi musikaren eguna azken 30 urteetan. Sos arrenkürak festibal oroetan bezala hor baziren, urte orotan egin behar den lan soberakina da aipatü eküatze horrentako. Haatik beste hitz ordürik proposatüko direla segürtatü dü Jean Jacques Etxeberri Llargo elkarteko bürüak Jean Jacques Etxeberri Llargo:

