Berriak

Etxeberri anai arrebek razzia bat egin düe!!
Channel, Dior, Hermès eta beste muda etxe famatüekin lan egiteko parada ükenen düe ondoko urteetan irabazi düen sariari esker
Mündü orotararik behezi ziren muda tresna sorzaleen artean haütatürik izan dira
Ohartaraz dezagün hondarkinekin lan egiten düela, eta beren kasketak jadanik fama handia bildü düela kartielean
Orai mündüaren konkistarat badoatza!!
Beren atelierra Urdiñarben kausitzen ahal düzüe, facebook osto bat ere “owantshoozi” izenean
Ddiddue eta Juana Etxeberri llargo:
"Ikerzaleak" izeneko xiberoko istoriaz axolatzen den elkartea xedez beterik da ondoko urtentako
Historikoki arkeologia lanetik abiatürik , azken urte horietan beste lan hanitx abiatü dütüe
Lehen gerla mundialaz, hil harrietaz ala berriki “ainerak” müga iragan züen langileetaz, ikerlanak ez dira eskaz
Herriekin lan egiten düe ere, herriko etxeak galdazale beitira, hala nola Atarratze bastidaren xedearekin edo Maule espartina günearen plantatzeko
Aurten jüstokin xede nausietan izanen da ainerak, espartinaren historia lantüko beita mauletarrentako bena ere bestaldeko filma egile batekin edo orano erakusketa kurrizale bat ipar Euskal Herria kurritüko düanaren bidez
Robert Elissondo:
Kompany Beritza desagertü eta Berritza izeneko ekoizpen etxe baten sortzea deliberatürik izan da Biltzar Nausian.
Teknika saila baita paperreriaz ardüratzea proposatzez, Xiberoko kültür dinamikaren lagüntzeko xedearekin horra da alkartea (dantza, kantore/müsika, antzerki ala beste sailetan).
Horiek oro, dantza garaikide ikusgarrien sortzea baztertü gabe.
Johañe Etxebest:
Alkarteak bere sortzea ez dü orano ürrentürik...
Berriz ere erretretako joile bat Xiberoko Botzan ! Maite Lephailletik landa, Dominika Recaltek dü üzten xiberoko botzako antena. Halerik ere orano hilabete zonbaitez entzüten ahalko da bere azken kronikeri esker. Bere ibilbidea irrati hontan eta anekdota zonbaiten kontatzera galdegin deiogü :
« Bonbon beltz » konpaniak antzerki berri bat prestatzen dü Adineko etxe batetako bizia kontatüz.
Zazpi txontxongiloek xaharrak irudikatüko dütüe eta bost antzezlariek, aldiz, langileak.
Aste urdiñaren kari - hots zahartzearen problematikaz publikoa informatü nahi düan
aste nazionala - « Bonbon beltz » konpania Maulen egonaldiz eküratü da.
Maika Etchecopar, « Bonbon beltz » konpaniako kideak, lan berri honen xedea esplikatzen
deikü :
Neskenegün hontan (ürrietaren 10a), goizeko 11etan, lanaren lehen ahamen bat ikusten ahalko da
Maule Baitha zinema gelan.
