Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Muskildiko Xisterra zaharra hotelean alkarte berri bat plantan jarri da leküaren animatzeko. Helbürü nausi düalarik kültürgune baten izatea.
Helbürüetan artista erresidentzia/egonaldi bat egin nahi da, ateleria güne bat eta oholtza bat ikusgarri eta kontzertüentako. Hebenko eta kanpoko kültür sormen güne baten izateko.
Lehen egünaldi bat antolatüko düe setemearen 4an bena lehenago film llabür baten xedea düe. Eta hortan aktür gisa parte hartü nahi badüzüe üztailaren 31an izanen da grabatze egünaldia Muskildin berean.
Alkarteko Maika Etxekopar eta Junes Bedaxagar :
1307ko uztailaren 17 batez Mauleko OGER viskontüak Mauleko gaztelüa Frantziako erregeari eskeini züan. Jesto honen konprenitzeko, garaiaz eta kontestüaz mintzatü gira Joel Larroque Historia erakaslearekin :
Mauleko bestak hasten dira gaur (asteartea) !!
Ez bada ofizialki bestarik, komiteak ez beitü herriko etxearen eta prefetüraren baimenik ukenik, animazione franko izanen dira Maulen egün danik aitzina eta igandearte.
Üngüraxka aritzeko manejak jadanik plantatzen ari dira bena animazione prinzipala ostatüen üngürüan eginen da
ZEZE eta Xiberoots taldeak, Gura show, Xiberotarrak, Altzukutarrak besteak beste, bena ere « escape game » bezalako animazioneak familientako
Antolazale nausiak izanen dira Zinka ostatü elkartea eta Mauleko komertxantak
Hotx izena eta baimena salbü, dena üsatüzko Mauleko besten egiteko bost egünez
Peio Queheille komertanten bürüa:
Pette Jaragoyhen zinkakoa entzüten dütügü :
Haurrentako « Euskararen astea » proposatzen dü aste huntan Euskal elkargoako inganio zerbütxüak
Helbürüa aste batez eüskarazko animazioneen proposatzea haurrer
Parada hortako Xiberoan pastoral bat emanaraziko zaüe haurrer
12 haur dira orotarat Idauzeko eskolan pastoral horren lantzeko aste huntan
Ostiralean « txingilinkor mingilinkor » hotx George Orwell-en « la ferme » Mixel Etxekoparrek eüskaratü düan pastorala emanen düe
Hanko giroa hartü dügü :
Ez inkieta orano lekü batzen da !
Ordü da orano üda huntan emanik izanen diren lau pastoraletarik bat-en ikusteko
Forma ttipiago bat mila ikusleekin ez haboro Osagarri ezkibü edo pass-bat behar beita bestelan
Hartakoz lau pastoral emanik izanen dira, üsatüz aldiz biga baizik ez denean
« Abd el kader » pastorala emanen düe Xiberoko Pettarreko lau herriek
Eta hori da aurtenko pastoralaren funtsezko kanbioa, ez beita kartieleko süjet bat haütatü
Azken mustrakarat kurritü gira :
Leküak :
Lehen pastorala uztailaren 25an uztailaren 25a : igantea uztailaren 30a : ostirale arratsa agorrila 1a : igantea agorrilaren 8an : igantea

