XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Atharratzeko bestak hor dütügü !

Düala bi urte ezeztatürik, igaran urtean besta batzordeko antolaketarik gabe, arra horra dira Atharratzeko bestak.

Agorrilaren 18-tik 21-ealat iraünen düe eta programa zabal bat badüe prestik.

Lehenik agorrilaren 18an gazna feida. Pelota partida 6etarik goiti eta ondotik besta batzordeak aihari bat antolatzen dü.


Agorrilaren 19an Irisarri eta Atharratze-ren arteko eskü balu partida.

Paztetx eta besta ostatü desbardinetan.

Agorrilaren 20an 11etan Atharratzeko kirolarien saristatzea bai eta laguntzaleena ere bai.

Arrestiritan Les mixains eta Bota kantu taldeak ariko dira.

4etan petanka txapelketa.

Arratsean 9etarik goiti, Niko Etxart, Su Ta Gar eta ondotik Le bal des Z'anonymes.

Igantean meza, 11 etarik goiti Otsagabia eta Atharratzeko dantzariak. Züntzur bustitzea.

Arrestiritan jokü haurrentako 3 etarik goiti. Eta 5 etarik goiti 2 dantza ikusgarri Lagunt Eta Maitak eta Kabalet.

Ondotik Les oiseaux du trottoir taldea eta Toro de Fuego ürrentzeko.

Kevin Le tout besta batzordeko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan