XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Muskildiarrek üda hontan Simone Veil pastorala emanen düe

2022ko uda hontan Muskildiarrek  düe emanen Simone Veil-etaz pastorala. Hilabete hatsarre hontan mustrakentan hasirik 90 bat herritar biltzen dütüe.

Battitte Berrogain-ek du lehentze pastoral bat idatzi eta Maite Davant date errejenta. Muskildiko antolazaleek nahi beitziren errejent berri bat plazaratü.

Sophie Larrandaburu ükenen düe kantore eramaile gisa, eta Rémy Mugurdoy eta Iban Etxegoinberri dantza erakasle.

3 aldiz emanik date : uztailaren 24an, 31an eta agorrilaren 6an. Eta Ürrüstoiekoan bezala, 1500 pertsonentako estradak ezarri gei dütüe, antolaketa hau maitatü beitüe.

 

Afitxa lehiaketarentako martxoaren 15a beno behar da igorri bere proposamena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideala.

Battitta Berrogain idazlea :


Maite Davant errejenta :

Josette Boscq bülegoko kidea :

Iban Etxegoinberri dantza erakaslea :

Sophie Larrandaburu kantore erakaslea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan