XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Magouilles et Conflits de canards antzerkia Urdiñarben.

"Magouilles et Conflits de canards" antzerkia proposatzen deikü Mauleko Kültür sailak azaroaren 15ean, ostiral gaü hontan 21etan Urdiñarbeko gelan. Jean-Marc Magnoni eta Jérôme Paquatte-n obra bat da. Azken hura antzezlan hortan aktore da Floriane Muller-ekin. 2012garren urtean sortü zen antzerkia eta Avignon-eko antzerki festibalean arrakasta bildü züan. Elür erauntsi batean, hirietako emazte farfana eta trunpamunde Pamela agertzen da, ahate hazle emazte hein bat bahesta den Josetteren etxera. Pamela trapuzeroak laster ikusten dü laborarisak sos ontsatto badüala geinhatürik eta egin ahalak oro eginen dütü osetteri kausitzeko : bai alegia adiskide handi egin direla, gizonekilanko arrolatze kokillot elibaten kontatzez..... Gure laborarisak zer ote gordetzen deikü ? Erri zapartaz ariaraziko zütü, neskatila harro eta kixkil baten eta emazte fardeil arteko kürütxatze honek.
Floriane Muller aktorea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan