XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xiberoko Azia alkarteak, animatzaile berria dü.

Aurélie Solanille Alozeko gazteak dü, Laurent Béguerie-ren segida hartü Azia alkartean. Bi urte iragan dütü Laurent-ek alkartean, permanente postüan, eta Mihia Pitz telebixtako joküaren arrakastarekin üzten dü alkartea. Aurélie Solanille, azken urteetan Xiberotik ürrün bizi izan da, Irlandan eta Parisen ikasketen egiteko. Xiberoala ützülirik, Azia alkartean lanean aritzeko haütatürik izan da. 
Aurélie Solanille eta Laurent Béguerie :

Hilabete batez Laurent-ekin lanean aritü ondorren, Azia alkarteko üsatü lanetan hasia da, azteazkenez Maulen, gazteen informazio günearen permanentziak segürtatüz, Berogaineko Bixta Eder ikastetxeko ikasleekin proiektüak hontüz, eta CLEJ seigerrenarentzat, azken sos prestatzaileen txerkatzez. Azken hau urte ondarrean ürrentzen da, eta sos prestatü nahi düen Xiberotarrak txerkatzen dütüe oraino, enpresa sortzen lagüntzeko. Aziak püblizitate kanpaña eginen dü Xiberoko irratietan.

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan