XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Urteko bilan baikorra Mauleko Rugbian !

Urteko bilan baikorra Mauleko Rugbian !

Sasu eder batetarik elkitzen da Mauleko Rugbi taldea. Lehen ekipa Federale 1 mailan aritü da eta fase finaletan galdü dü Limoges-en kontre, Nationale 2-tik hüilan. Dagün urteko anbizione gisa ezarten ahal düe goiti joaite hori.

Gazteetan ere bai kontent dira bürüzagiak proposatütako emaitza eta joküaz. Pentsatzen düe mentüz üngürü zonbait haboro igaiten ahalko zütüela gaztek bena 3 kategorietan talde hon batzüen gainerat erori dira fase finaletan. Frantziako txapelketako fase finaletara arte heltü direla azpimarratzekoa da. Beñat Queheille-ekin, Mauleko rugbiko presidentarekin horren berri hartzen dügü:

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan