XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

2018ko Xiberoko txapelgoaren edizionea abiatü da

Iragan igantean hasirik da 2018ko arrabotüko Xiberoko Eskü Hüska txapelgoa, Bildozeko plazan eta setemearen 16ala iraunen dü. Lehen eta bigerren maila, gei Goi maila, hiru heinetan jokatüko da txapelgoa. Goi mailan üsatü bezala, Latxere, Lafitte, Elissiry, Heguiaphal Queheille edo Iroume, ekipakal Xiberotar bat ariko da, Lapurdi edo Baxenabarreko pilotakari batekin. Antton Amulet, Julien Arbeletxe, Thierry Harismendi edo Cédric Lucu besteak beste ariko dira aurten. Hamabi plazetan jokatüko da aurtenkoa:,Santagrazi, Ainharbe, Hauze, Larraine, Maule Gaine, Barkoxe eta Ligi. Beste urtez bezala, final erdiak Garindaine eta Muskildin jokatüko dira eta finala Urdiñarben dateke setemearen 16an. Xehetarzünak Xabi Elgartekin:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan