XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Basabürüan, Zibero Sports kirol alkartea lokarri.

10 urtez alkarte bürü izanik, Pierra Errezarret-ek Zibero Sports-eko bere kargüa ützi dü, taldea osagarri honean emanez segidari. Basabürüko kirol taldeak 236 lizentzitü dütü, gehiengoa neskatilak, orotara 13 talde badirade, gei eskü balu eskola.
Pierra Errezaret alkarteko bürü ohia :


Mathieu Tauzin trebazailea :

Iragan urtean National 3 mailarat iragan ziren neska eta motikoen lehen taldeak, eta aurten ber mailan egoitea kausitü düe, hori zelarik urte hatsarreko helbürüa. Gazteagoetan ere emaitza honak üken dütü taldeak, besteak beste, artekoetan 8 ekipa beren mailako erdi finaletara heltü dira, 5 finaletara, horien artean 3-ek txapela eraman düe. Kirol mailako emaitzez gain, Zibero Sports kirol taldearen sozial lotüra azpimarratü nahizan dü Pierra Errezarret-ek, eta botzik agertü da jokülarien artean, eüskararen presentzia handitzen ari delakoz, Ikastolatik jin gazteeri esker. Beñat Bidart Ligiarrak dü Errezarret-en segida hartüko alkartearen bürüan. 

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan