Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Non bada zer
Emankizüna
Enpresa jünarazle izateaz
Artxiboan



Victor Hugo eta Pasteur karriken kantuan den arakintegia jabez kanbiatü da. Baionako Alabardak (Les Halles) ützirik, Benoit Auger arakina eta bere neskalagüna jin dira Maulerat. Tolosar gazte honek desafio eijerra atzamaiten züan arakintegi horren hartzean eta segür dena da, ez dela oranokoan pürü dolützen, aferak zinez ontsa ibilten beitira. Bere Baionako hornitzaileak eta arakintegiko beste zonbait etxeki dütü kalitatezko aragia eskentzeko bere bezeroer. Bestalde, 30 urtez petikakoer züzentürik den CLEJ eko 4000 euroko sos lagüntza üken dü eta horren bidez kozinatürik diren jatekoen erakusleiho bat erosi ahal izan dü. Erosleak kontent eta jabe berriak ere bai, ber ildotik jarraikitzea dü esperantxa Benoit Augerek.
Azaroaren 5ean Mauleko parropiaren gelan, merke saltze bat antolatzen dü Haurra alkarteak. Haurren txostagailü, haurzaingoako tresneriak salgei izanen dira hor. Züen etxen baliatürik ez diren haboro txostagailüak, libürü, bideo, bestea beste edo ñeñerentako tresneriak, ohe, haur orgaxka ekarten ahalko dira saltzeko. Prefosta, estatü honean eta xahü ekartea galteginik da. Egüberriari bürüz, opari merke zonbait egiteko, bigerren esküko gaüza hanitx edirenen dira prezio hoberenean. Mezperatik azaroaren 4ean, txostagailüak eta ñeñen tresneriak pausatürik izanen dira goizanko 9.15tarik arrestiriko 18.30tara. Aldiz, astelehenarekin saldürik ez direnak bildürik dirate arrestiriko 16.30tarik-18.30tarat.
Eüskal-Herriko Merkatal eta Indüstriako Kanberak, enpresa bat sortü aitzin delibero baten hartzeko, « Denda » izeneko tresna eskentzen dü.
Mauleko EBL enpresak, ekoizpen berdeen egiteko eta energia berriztagarrien erabilteko egin dütüan indarrak, ondorio baikorrak emaiten dütüe. Enpresaren itsüra hobetü da, odi ekoizpena handitü da eta hiru langile haboro hartürik izan dira urte batez. Bere merkatüa Frantzian kokatzen bada nausiki, Ipar Europako herrietara zabaltzen ari da. Dagün urteko
Enpresa baten sortzeko edo bere enplegüaren sorarazteko nahikünte azkarra egoiten da Ipar Eüskal-Herrian. Eüskal-Herriko Merkataritza eta Indüstriako Kanberak berriki plazaratü dütüan zenbakien araberan, 2010ean 4337 enpresa sortürik izan dira, Lapurdi, Baxenafaroa eta Xiberoan, horietarik heren pottolo bat Auto-Entrepreneurs estatü pean. Enpresa klasiko sortzearen heina apalagoa agertzen da, bena orohar, Auto-Entrepreneurs delakoen ekarpenari esker, zenbakiek % 34eko goratze bat erakusten düe. Sortütako enpresa haboroenak kostaldean kokatzen dira, bena barnekaldeak emaitza honak dütü eta audela lüzexago irauten düe. 2006ean sortü ziren 10 enpresetarik 7ak orano bizi dira, kostaldean proporzione 10etarik 5,7koa delarik.




