Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Barkoxeko Uhartia etxaltean ahateki erosteko parada badüzie berriz ere.
Ahate griparen ondotik, apirilan baizik ez dütüe ahate berriak arra bildü ; eta igaran asteaz geroz baizik ez dira horien saltzen hasi.
Üdüriala jentea horren haidürü zen beren hozgailia hütsik beitzen...
Patricia Pourrillou:
Kontülaritza ützirik, BIO arrautze saltzen hasi da.
Joan den apirilaz geroz 4.000 oilo badütü bere Idauzeko oilaltegi berrian.
Zentako hain botzik da haütü hori eginik?
Nola igaraiten da?
Horiek eta beste kontatzen deizkü Julie Ahaspe'ek:
Hau da Soule izeneko janari egile berria Atharratzen. Murielle bera plantatü da eta egünoroz egünko plata proposatzen dü.
Bere burgerrek eta paellak jadanik beren fama badüe…
Soule janariegite entrepresa eramaiten düan Murielle-k horren berri emaiten deikü:
Ostirale arrats hontan Atherein merkatü gurmant bat antolatürik da.
8 etxe ekoizle badirate beren mozkinekilan, hortaz gain animazione ezbardin badate.
Hitzordüa 6 orenetarik aitzina, pelota partida 6.30tan hasiko delarik.
Xiberoko 17 urteko pelotakari sentoak dirate hor.
Peio Quihillalt:
Baratzegi edo La poste izeneko ostatü- hotelak arra harzaleak badütü.
Arramaiatzean hasi dira, egünko bazkaria proposatzen düe, aiharia bai eta logiak. Aparkalekü pribatü bat ere badüe.
Anthony eta Bruno:

