XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

ürzoak gora Antxerak gora !

Kabana eta lepo zonbaiten ükeiteko bataillan erauntsi düe ihizlariak neskenegün goizan Xiberoko sindikataren antxeretan !

250 bat pertsona bildü dira Ligiko herriko gelan dagün 3 urteentako kabana eta lepoen alokaidatzeko.

Igan urtetan prezioak üsü behera juiten balin baziren, aurtenko antxereetaz kontent agertü dira Xiberoko sindikatekoak.

Kabanen prezioak berdintsü egon balin badira, 3 lepoek gaitzeko arrakasta üken düe Ahüzki aldean : Andoxe, Bürdinolatze eta Zünphüdia. Sos sartzea lepoentako guti gora beherea %34ez goratü dira.

Halere kabana eta lepo franko ez dira orano hartürik izan. Arramaiatzaren 28a arte badüe interesatürik direnek proposamen bat egiteko gütün bidez Xiberoko sindikatari. Proposamena apalegi bada sindikatak ahal dü proposamena ez honhartü.

 

Jacques Barreix: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan