XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Ikusi eta ikasi, anai arreben arteko harremanak büiltarazi nahiz.

Xiberoko hamar gazte Hegoaldealat, eta bost Hegoaldiar Xiberoalat, hau da Azia elkarteak eta ODACE, Xiberoaren ekonomiaz ardüratzen den egitürak bidealatü nahi düen ürratsa. Ürrats honek gazteeri, enpresa batetan egokia zaüen formakuntza profesional baten eskeintzea badü helbürü, mügaz bi aldeetako alkar ezagütza ere dü gogoan.
J.Pelle Iriart, Frantxina Laborde, Beñat Elkegarai :



So egin Ipar Euskal Herriko Hitzako gei honi lotürik bideoa : {youtube}v-hyag251Mw{/youtube}

Hortarako, formakuntzaz gain, leküan leküko errealiatateaz jabetzeko ahalak eskeiniko zaütze gazte horier. Formakuntza horien ardiesteko, hamazortzi urtez goitikoa izan behar da, eta Iparraldeko kasüan, Xiberotarra izan. Behin gazte horien behar eta nahiak aztertü eta, egokia izanen zaion güne bat edirenen zaio formakuntzaren egiteko. Barantaila ondarra gabe izenak eman behar dira, edo Azia elkartean, edo Xiberoko Herri Alkargoaren web günean. Jakin, Udalbiltzak, eta Xiberoko Herri alkargoak bat egiten düela xede honekin…

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan