XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

10 urtez desagertürik IKUS taldea arrahorra da!

Indar berritürik, Ikus rock taldea tauladaren gainean berriz agertüko zaikü neskenegün hontan. Bi milagerren urtean sortü zen Peio Cachenaut Muskildiar kantariaren taldea, bi diska plazaratü zütüan, eta 2007az geroztik hamar urteko lohesna lüze batean egon zen. Eta hona bedatse hontan, hartzaren gisan, Ikus taldea berpizten zaikü. Hatsarreko bi kide baizik ez dira gelditzen taldean, Peio Cachenaut kantaria eta Periko Parreau basu joilea. Taldean, Eñaut Kostera, Jeremy Anocibar eta Camille Milhac müsikalari gazteak sartü dira, beren gaztetarzünaren indarra ekartzez. Lehen garaiko kantoretaz eta beste kantore berriez osatürik errepertorioa moldatü düe eta lehen aldikoz püblikoaren aitzinean presentatüko düe, Ikus taldearen formula berria, Mauleko Zinka ostatüan, neskenegün gaüan, hamar orenetarik harat. Taldea alkarriketatü dügü :

Bihar maskaradakariak Maule-Lextarren dirate

Maulek maskaradak emanen dütü 2023an. Bestalde Muskildiarrak Maulera jiten beitira 10 barrikada badütüküe neskenegün hontan. Lehena 9etan date Xibero ostatüan. Ondotik 13.30tan Mauleko plazako Kioskoan date goizanko joküa, hots kerestuena. Maskadakariak nahi badututzie bazkaitera kümitatü deit Marlene Mainhaguet 06.76.24.52.98 zenbakialat. Ebia bada plaza joküa maule peko eskolan date. Gauan besta Zinka ostatüan date, Ikus taldearen kontzertüarekin. Maiana Ligetx eta Maialen Etxebest :

10. aldikotz selaürü hüstea antolatzen dü Bolibiaren aldeko alkarteak.

Boliviaren alte selaürü hüste eta brokanta bat antolatürik da igante hontan Mauleko Jai Alaian. 1000 jente beno haboro eta 150 bat saltzale biltzen dütüen hitzordü bat badügü igante hontan. Bortak goizeko 9tan zabaltüko; arrestiko 6ak arte . Egüerditan pastetx eta ogitartekoak badirate, egün orotan bixkotx edo arroskilla salgai diratekilarik. Iragan urtean ura ekartez Boliviako saldo bati, xedeak oro bürütü dütüe. Madouce Araguas alkarteko kidea :

Barkoxeko maskaradetara tziauste marrazkitzera

Goizetik arrestiriat arte marrazkilariak ariko dira nahi düena libroki marrazkitzen. Maskaradetan beti mugimentü eta dinamismo beita zale ari beharko düe, hortako marrazkiak ‘kroki’ maneran dirate. Teknika edo egoera horri esker marrazkilariek ikasiko düe inportanteenera joaitea, bertan zale marrazkitü behar beita. Marrazkiak ondotik sare sozialetan hedatürik dirate, eta Uztaroen facebook orrialdean ikusgai dirate, baita beste zonbaitetan ere. Oroer zabalik da, hitzordua 10.30tan Barkoxeko plazan edo arrestitan, 3etan. Paper xuri eta arkatzak dira beharrezkoak, omen arkatz egokiena izanki 6B motakoa, marra gizenagoa beitü. Bena ez badüzüe materialik, antolatzaileek prestatüko deizüe. Gonzalo Etxebarria Uztaro ateleriaren eramailea :

Xiru arra horra da dagün aste ondarrean

Xiru festibala iraganen da martxoaren 30 ,31 eta apirila lehenean Gotainen-Irabarnen. Aurtenko lema « zauriak lore 2018 » ; 14 ko gerla, Gernika edo ere Aljeriakoak utzi zaurrietan bermatzez ,3 egünez ikusgarri ,filma kantore eta müsika sorkuntzak eskentüko dira ; hitzordü nausia izanen delarik neskenegün arratsarekilan Barbau 14 ikusgarriaren berriz sortzearekin. Aurtenko xiru festibalaren xedea, gerlen zentzügabekeria plazan agertzera da eta zentzü hortan Koldobika Jauregi ,Gipuzkoako eskültoreak , « pareta » izena düan obra sortü dü, mundüan eraikitzen diren paret–en miraila izan nahi dena.. Hitzordüetan : Ostiralean Gotaineko elizan ,zauriak lore gaüaldia , Argentinako talde bat eta Amaren Alabak taldearekin. Neskenegünean, arrestiko 3 etan dokümental bat Maule baitha zinema salan « El gusto » izenekoa, hontan judio eta musulman soinü egile talde baten istoria kontatürik da. Arrestiko 5 etan Koldobika jauregui en obra en estrena. Arratsan Gotaineko salan Barbau 14 ikusgarria 9 etan . Igantean : egünaldi herrikoia, pelota partida eta kantaldi. Mixel Etxekopar antolazalea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan