Berriak

Gaur Atharratzeko Kakotxa elkargünean mintzaldi, eztabada gaüaldia!!
« Suak eta hautsak, herri borrokak frantzian » izeneko libürüa idatzi dü Hartzea Lopez baionesak.
Horren aurkeztera jinen da:
Gaur 8etarik aitzina.
Zale iragan da Mauleko asteleheneko kontseilüa !
10 aipagei baizik ez ziren, haboroxienak ahobatez bozkatürik eta ürrentzean galto bat baizik ez da izan, Mauleko ospitaleaz.
Ikastolako haurrak gazteen kontseilütik baztertzeaz, edota Eüskal Herriaren autodeterminazio ekübidearen ez ezagütza eta Palestinakoa bai ; besteak beste aipatzen dütügü:
Oposizioko EHbai alderdiko Beñat Elkegaray:
Louis Labadot mera:
« Gatazka ahaztuak » gaüaldia proposatü da asteazkenean Zinka ostatüan Maulen.
Ikusiz beti ber gerlak aipatzen direla hedabidetan eta beti berrak zirela bazter ützirik, bi mintzaldi proposatü dira.
Alde batetik Asier Erantzek gerogo eta gütiago aipatzen den Siriako güdüka aipatü dü
Bestalde Ukreniako DONBASSeko güdüka aipatü dü Jon Kortazar-ek.
Siriako egunko egoera eta Kurdoekin harremana aipatzen deikü Asier Erantz-ek :
Agorrilan Frantziako kontseilü konstituzionalak lege bat honhartü züan Errepublikaren balorren errespetatzea indartü nahian.
Hortik inposatürik da elkarteer hitzarmen hori izenpetzea sos publikoa honkitzen balin badüe.
Hontan galteginik da errepublikaren prinzipioak errespetatzea (libertatea, anaitarzüna, berdintarzüna, jentetarzüna) bai eta laikotarzüna ez zalantzan emaitea eta konstituzioko 2 artikulua errepestatzea hots frantsesa errepublikaren hizkuntza bakarra dela.
Azken püntü horrek alkarte zonbait inkietarazi dütü.
Bena Louis Labadot Mauleko meraren arabera hitzarmen honek ez dü deus kabiatüko ez euskaraz lan egiten düen alkartentako ez xiberoan diren beste alkarteentako.
Louis Labadot :
1639an Louis XIII frantziako ordünko erregeak Mauleko gaztelüa saldü züan, horrek ekarten zütian podereekin.
Xiberoko haütetsiek gaztelüa erosi nahi bazüen De Treville-ek ere bai ...
Bien arteko auziak 1639tik 1661 urteala arte iraün züan, eta azkenean De trevillen eskü baratü zen gaztelüa eta beste ;
Herritarrer sos gero eta haboro galtatzeak beren kexüa ekarriko du eta altxatzea ere bai.
Altxatze horren bürü zen Matalaz apeza eta abentüaren 8an ehorik izan zen 1661ean, Mauleko kürütxe xurian.
Jean Louis Davant:
