Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Denbora txarrak kaltetü badü ere Mauleko maiatza tauladan, bilan baikorra eginik izan da antolazaleen partetik. Ebiaren gatik neskenegün gaüa Jai Alaian iragan da. Haatik, Ostiralean 400 bat jente hüllantü da Maule gaineko gaüaldira eta hor ateriak etxeki dü. Bestalde azpimarratürik izan da profesionaletaz gain amatür hanitxek parte hartu düela, izan eskola ala beste ; Sos apürtzeak ere bere ondoramena beitü eskeintzetan. Ageriko dagün urteak zer ekarriko düen. Beatrice Lahargoue :
29. Musikaren egüna aro eder batekin hasi eta ürrentü da. Igantean, 3000ko bat jende hüllantü da Urdiñarbera. Jentea Xiberotik bezainbeste iparralde osotik jin da, hebenko eta kanpoko kültüren aberastarzünaz gozatzera. Azken urteetan denbora txarragatik familia osoak ez baziren hainbeste hüllantü, aurten, denek gozatü ahal üken düe güne eder hortaz. Jüstoki aspaldiko partez, eszena erreka bazterrean jarririk izan da behazale eta ikusleen plazer handienarentako. Bestalde, ostiral eta neskeneüuneko film eta kontzertüak kalitate handikoak zirela azpimarratü da. 29. musikaren eguna ontsa iganik ageriko dagün urteko 30. festibalak zer ekarriko deikün. Ximun Uthurralt han günüan :
Pintakoste egünarekin ospatzen balinbada elizaren sortzea, kermezak egünaldi hori baliatü nahi dü Pettarreko parropiako fededünen alkartzeko. Egünko egünean 3 erretor dira Pettarrean. Fededünen biltzeaz gain, kermezak ekarten dütüan errebenioak, Parropiak erosi düan egoitza baten arrapazionentako baliatürik izanen dira, bai eta Jeanne d’Arc eskolan egin behar diren segürtantxa lanen egokitzapen fresen tapatzeko. Arrats hontan, loto bat badate parropiako gelan, biharamenian, goizetik bixkotx saltzeak eginen dira Mauleko plazan, eta igantearekin, meza 10 tan dateke, ondotik dantzariak eta bazkaria hamabi eterditarik goiti. Aurtenko menüan paella, 20€ en trük…Izenak eman behar dira, 05 59 28 01 32 alat deitüz… Bestaren antolaketarentako lagüntzaler ere deia zabaltzen da, hortako ere, deit 05 59 28 01 32, ahal denik eta goizeen. Jeannot Etcheto eta Jüjü Herbin :
Aspaldiko 2 lagün frigo batekin Euskal Herrira erretiratzen ari dira, hotz gaülû=üan barnen beste aspaldiko lagün bat, hilik. Inglaterrarat joanik düala urteak han bizi izan dira hiru lagün horik, hanko “punk” mündüan egon nahiz harat joan ziren. Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Karlos eta Maiteren personaietan sartü direnak. Antzez lana, Unai Iturriagaren lüma zorrotzak idatzi dü eta taula züzendaritza aldiz Manex Fuschek. Ümore beltza lagün, 80 kadako « Punk » garaietara eramanen gütü obra honek, ordüko taldeen müsikak lagün, izan « The Clach », « Ertzainak, Kortatu, Eskorbuto, ala RIP » . Gaüaldi harro eta ümore beltzezko hau, ostegünarekin da, Maule baita Zinema gelan, arratseko 20ak30 tan…Sartzea 8€. Ander Lipus antzerkilaria :
Maiatzaren 18tik 20ala hots ostiraletik iganteala eüskal kültüra eta munduko beste popülüen kültüren algarrenganatzeko eginahalak eginen dütü Bil Xokoa alkarteak eta 100 bat lagüntzailek. Talde haboroxeek lehenoko eta oraiko müsika üztartzen düe. Programa osoa heben ikusgai Ondotik joan jinkariak badirate Coucoualat joaiteko, dohainik. Haatik müsikaren egünealat joaiteko aitzineko 5 urteetan autobüsek arrakasta güti züela ikusirik, ez due holakorik plantan eman aurten. Dominika Jauregi programa osoa aipatzen deikü :

