Berriak

Üda osoan Eüskal Irratietan talde desbardinak lehian dira aurtenko ONGI ETORRI LAGUN joküaren finalealat heltzeko.
Aste hontan « Antton pirulero » ekipako Negeloua familiako Maritxu, Gillen eta Xabi. Beren etzian « Urdaiazpiko kroketak » ekipako Leire, Miren eta Jugatx, aste batez Xiberotarraren ikasteko Xiberoko AEK-ako ikastaldian zirenak.
Emaitza Antton Pirulero 38 - 33 Urdaiazpiko kroketak
Idien kanbiatzeko, jokü osoa beha ezazüe heben:
Asteazken oroz iragaiten dira arrestiriko 6-etarik goiti Maule Gainetik abiatüz. Helbürüa da apepres oren bateko bisita eta gero, jenteak Maule Gaineko merkatüalat joan ahal izaitea.
Bisita hortan, turistek eta lekükoek, gaztelüaren historia deskubritzen ahalko düe. Aurten Joel Larroque 1642-an agitü den hiltze baten gainen konzentratü da. Horrek permititzen dü püblikoari istorioan sartzea hiltzailea, bere egiteko manera… txerkatüz. Horrek bisita animarazten dü gaztelüaren eta Xiberoaren historia ber momentüan bermatüz.
Hori esplikatzen deikü Joel Larroque-k :
Izenaren emaiteko : https://boutique.otpaysbasque.com/visite-soule/visite/visite-guidee-mauleon-et-chateau
Urtoroz bezala xiberoko artistak eta beste leküetako kantari, dantzari edo antzerkilariak jüntatzen dira Hebentik alkarteak antolatü « Hebenko eta hanko » hitzordüan.
Aurtenkoarentako xehetarzünak Michel Etxekopar antolazalearekin:
Robert Larrandabürrü « Pipas »-ek « Xiberoako xendak » izeneko gida elki berri dü Sua argitaletxea eta Elkar-ekin alkarlanean.
Hatsarrean Allande Socarrots-ekin xedea abiarazi züen. Barnen basabürüko, arbailetako eta pettareko ebilbideak adin eta maila güzientako.
Xehetarzünak billdü dütügü :
Asteazkenez, turistek eta lekükoek, parada badüküe gozatzeko Maule Gaineko merkatüak proposatütako animazionetaz. Merkatüalat joan aitzin gaztelüaren bisitak antolatürik dira ere bai nahiantentako.
Lehenik pelota partida bat eta gero hasiko da merkatüa bere erakuts mahain, aihari, müsika eta giro honarekin.
Xiberoko zohardiak alageratütako aihari hon batez profeitatzen ahalko düe jentek, giro zinez goxo batetan.
Horren berri emaiten deiküe antolazale, kantari eta püblikoko jentek:
