Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Mauletar gazteek azken mustraka nausia eman düe igan igantean.
Apirilaren 23ala arte, astebürü oroz plaza plaza abitzeko prestik dira!!
Hori dioie phürü horiek:
Mauleko Lehen Maskaraden egitaraua 2023.01.15
Goizeko : 9 etan : Drop Goal Aitzinean
9ak30tan : Maule Gaineko plazan
10ak : Ospitaleko parkean
10ak30 : Herriko etxe aitzinean
11ak : Plazan, kioskan
11ak30 : Arrabotüan
12ak : Laserre okinaren aitzinean
12ak30 Lextarreko plazan
Arrestiko 3ak30tan : EMANALDIA LEXTARREKO PLAZAN
Jakin Mauletarrek nahi badütüe maskaradakariak errezebitü dei dezatela : 06 35 35 40 05
Ostirale arrats hontan Atharratzen abiatzen da Bertsuxurla.
Iparraldeko bertsolari gazteak binaka bildüko dira sariketa berri honentako.
Xehetarzünak Leire Casamajou antolazalearekin:
Gaüaldia arratseko 9tan abiatüko da.
Aihaiarentako izena eman behar da 07.69.26.56.56 ealat deitzez.
Abarkak eta galtzak soinean, goizean goizik menditik iratsi ziren ebilbide lüzearen abiatzeko. Astoa eri, haixkora, inkatza eta intzaurrak zaian ezarri zütüen haurrer emaiteko.
Inkatzak haurren bihotzak berotzen omen dütü…
Neskenegün goizan Atharratzen ziren, haurrek kantorez, müsikaz eta dantzaz hotza ahatzazi dioie. Adinekoen etxetik ere igan dira agur baten egitera.
han ginen:
Negüko solstizioa bestatüko da ostiralean Lakarriko plazan.
Hebentik alkarteak urte oroz süaren üngürüan kantatzera eta dantzatzera kümitatzen zütie.
Hitzordüa arratseko 7 orenetarik aitzina Lakarriko plazan, bakotxak ekarri jateko eta edatekoa partekatürik dirate.
Hebentik alkarteak ondoko asteazkenean, abentüaren 28 an ipuin kuntatze gaüaldi bat proposatzen deizüe. Serge Mahourat kuntalariarekin hebentikenean Maulen 7 orenetarik aitzina.
Mixel Etxekopar:
Eta orano hobeki eüskaraz ! Eüskal Herrian 80 hamarkadaz geroz Elkar argitaletxeak eüskarazko librüer merexi leküa emaiten deie.
Maider Bedaxagar argitaletxean lanean ari da orai, idazlanen prestatzen argitaratzeko idazleekin.Elkarren elki diren libürüak aipatzen deizkü:

