Berriak

Aurten lehentze, Amikuzen date EHZ festibala, eta urte oroz bezala, denen gustüko diren müsikak, mintzaldiak eta ikusgarriak proposatürik dira.
Hain aberats izateko, festibalak lagüntzale dinamikoen baharra dü, eta horietan Xiberotarrak ikusten dütügü.
Maika Arla, Argi Ithurriague eta Leire Casamajou Elkegarrai, langüntzaleek kuntatzen deiküe beren esperientzia :
Korrika kültüralaren kari, Allande Oihenart idazle mauletarraren ibilbidea barnatzeko Hebentik alkarteak bi hitzordü antolatzen dütü. Martxoaren 2 an 11etan mintzaldi bat Gotzon Bilbao-rekin Mauleko mediatekan eta martxoaren 3an arrestiriko 4 orenetan kantaldia BI-BI eta AH taldekin Maule gaineko elizan.
Mixel Etxekopar :
Basabürüko ihauteriak dira igante huntan.
Azken 32 urtetan bezala, San Pantzaren auzia eginen da Atharratzeko plazan arrestiriko 4 orenetan.
Goizanko Maule Atharratze lasterkalditik landa, meza haurrentako animazioneak eta bandas-ak hor izanen dira plazaren alageratzeko.
Hitzordüa barantailaren 25an
Pauline Chuburu eta Céline Chuburu:
Ospitale Peko Xabi Dupouy-k müsikak sample maneran ezarten dütü eta müsika sortzen :
Ligetx koblakaria(k) üda huntako Xiberoko pastoralak kargüak eman dütü ostirale huntan.
Memento inportant bat pastoralaren zeremonian.
Aurten, iragan urtean bezala, berriz Bi kargü nausi badirateke : Luis Ligetx koblakariarena eta Madalena Ligetx bere arrebarena.
Kargü horien eramaiteko Ximun Héguiaphal eta Marie Urruty gazteak.
Uda huntan emanik izanen da xiberoko pastorala üztailaren 28ean eta agorrilaren 3an Gamere Zihigan.
Han zen Maider Zügün:
