Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Koronabirüs'az: Ttittikaren kronikak
Emankizüna
Maite Davant Bil ta Garbiko animazalea
Artxiboan



Hilabetean behin Hebentik alkarteak proposatzen dütüan hitzordüetan, neskenegün hontakoan Vicente Lacassia margolaria izanen da kümita. Burgin (Nafarroa) sortü zen 1919an, bena 1936an hasi zen gerla zibilaren ondorioz hantik ezkapatü zen. Geroztik Maulen bizi da, eta seküla ez dü margoa ützi.

Gotaineko Xiru festibalak berriz ere jentea bildü dü iragan asteondar osoan. Ander Lipus, Sustrai Colina, Suak, Telamure, Ekialde, Bernard Combi, André Minvielle... kümita bakotxak emaiteko züana eman dü. Segür dena da berriz ere kültüren kürütxatzea kausitü düala Abotia alkarteak. Han izan ez zirenentako, heben düzüe neskenegün gaüan bildü soinüen bildüma ttipi bat.

Gotainen 21gerren Xiru festibala iraganen da bihartik (martxoaren 26) igantea artino.
Bigerren urtea da Basabürüko ikastolak Lezoko eta Oiartzuneko (biak Gipuzkoan) herriko etxeekin hitzarmena izenpetzen düala. Kültür harremanak dira hitzarmenaren erdian ; alkarrekin hitzordü kültüralak antolatüko dütüe iragan urtean bezala, eta horri esker sosa bildüko düe Basabürüko ikastolarentako. Alozeko pastoraleko abesbatza (edo kürra) eta ber herriko dantzariek düe aurten Gipuzkoako bidea hartüko, maiatzaren 23an. Denbora badükegü hitzordü zehatzaren emaiteko, bena oraidanik iragarririk da otobüs bat nahiant güzientako.
1996az geroztik, Raconteurs de Pays alkartea sortü zenez geroztik, zinezko ofizio bilakatü da herrietako historiaren kontazale izatea. 54 jentek jarraiki züen ordüan formakuntza bat, eta egünko egünean 15 bat dira hortaz bizi direnak. Alkartean biltzen dira orano ere, herri kontazaleen arteko harremanak etxekitzeko, ofizioa ezagütarazteko eta formakuntzak segürtatzeko. Web güne batetan ere beren berri emaiten düe : 

