Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Aldikoan aldi
Emankizüna
Bertso kronikak
Artxiboan




2011 urte hontako, Aintzindariak Xiberoko Dantzarien Federazioneak desafio ederrak badütüke. Alde batetik, Xiberoko Haur Kantu Txapelketako erdi-finalan parte hartzea apirilaren 10ean, bestetik maiatzaren 7an Atarratzen iraganen den Dantzari Ttipiren antolatzea eta Eüskararen Egünan parte hartzea. Aintzindariak beste urtez eraman düan dantza eta müsika eskolak aitzina jarraikiko dütü eta beste usatü animazionetan hor izanen da, Olentzero bezala. Hona aipatürik izan diren lan xedeak Aintzindariak alkarteko biltzar nausian martxoaren 25ean Barkoxen.
Sü Azia alkarteak aspalditik lan egiten dü Xiberoko eüskararen zaintzeko eta süstatzeko. 2010ean langile bat hartü dü Sü Aziak, E.K.Eren eta Xiberoa Herri Alkargoaren lagüntzarekin. Maddi Oihenart kantariak dü lana jarraiki ohizko kantoreen nümerisatzen eta zerrendatzen. Bestalde, « Aita artzain zen » libürüa agerrarazi dü

Apirilaren 7an hasirik Trebiñun Araban, eta Eüskal Herri osoa zeiharkatü ondoan, Gipuzkoako hiribürüan Donostin ürrentüko da aurtenko
Mauleko ihauteriak arrakasta ederra üken dü. Zelüan odeiak hor baziren ere ateri egin dü eta horrek jentearen hüilanaraztea aisatü dü. Karro ederrak agertü dira eta jente haboroena ederki maskatürik zen. Arrestiriko 3etan ihauteriaren ibilaldia abiatü da Mauleko geltokitik eta adinetakoen etxean arrestiri askaria hartü ondoan Maule gaineala joan dira Zanpantzaren epaitzera. Ondotik gaüan, Mauleko-Gaineko merkatü tapatüan berrehün bat jente bildü da algarrekin aihariteko. Dagün urteko, alkarte habororen hüilanaraztea esperantxa düe antolazaleek.



