Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
Koronabirüs'az: Ttittikaren kronikak
Emankizüna



Ezker paretako biazkako profezionalen txapelgoaren kontü, Xala eta Zubieta, Saralegi eta Beroitz-en etzean 22/16 nausitü dira. Partidan sartzeko eta bereziki arrabotüari egokitzeko nekeziak izan dütüe lau pilotakariek. Hortik harat Aitor Zubietak, bere aitzinekoa kintzeen finitzeko baldintza honetan ezarri dü eta Saralegi eta Beroitz-ek partida serio eta hona egin badüe ere, irabazleak ozke bat gorago ziren. Xala eta Zubietarentzat garaipenaren lortzea inportanta zen eta orai sailkapenako 3. leküan dira.
Españako biazkako txapelgoaren kontü, neskenegün hontan Mauleko Ororena Jaï-alaïean multxoko partidak jokatüko dira. Aurten
Mauleko futbol taldeak, Akitaniako koparen karietara Biscarrosse goitü züalarik finala 32. karietan, ondoko ützüliko talde gotor bat desiratzen züan. Alde hortarik erraiten ahal da zerbütxatürik izan direla, ezen, Bordeleko Girondins-eko bigerren taldea beitüe lehiakide kopako finala 16.etan. Bi taldeen artean, 7 maila diferentzia bada. Neskenegünean date partida 14.30etan Maulen. Jakes Jaragoyen taldeko ardüradünak dio Maulek xantza ttipittot bat badüela, Girondins taldea oso gazte beita, eta güti bat enerbatzen badira zerbait egin ahal leitekela. Dei berezia egiten dü Xiberotarrer saldoan jin ditian taldearen süstengatzera, saihetseko zinka eta uhatxek odol emaiten düelakoz jokolarier.
Balentria egin düe Mauleko Futbol taldeko jokalariek, Bordelako Girondins-eko 2. taldearen kontre 3 / 2 irabaztez, neskenegünean Mauleko zelaian, Akitaniako koparen final 16.netan. Partida oso gaizki hasi züen alta, 20 minütaren bürüan 0 / 2 galtzen züen, gero gol bat ezarri düe pausa aitzin, 1 / 2, eta 2. denboraldian dominatürik izan dira bena berdintzea kausitü düe partida ürrentü aitzin. Lüzapenak jokatü dütüe eta pübliko güzia penaltietara joanen zirela uste züalarik 3. gola sartü düe bost minüta baizik ez zirelarik gelditzen. Püblikoa, jokolariak, trebazaileak eta ardüradün güziak zorionaz gainditürik birilkatü dira zelai erdian beren balentriaren ospatzeko. Agerriko orai noren kontre ariko diren final zortzigarrenetan, anartean abentüra jarraikitzen dü Mauletarrentako.
Akitaniako Koparen kontü, bera beno 5 maila gorago ari den Biscarrosse-n kontre ari zen neskenegünean Mauleko futbol taldea. Nahiz partida gogorra izan, azkenean lüzapenetan Maulek irabazi dü 2 eta 1. Bana penalti sartürik , jokalariak sartü dira aldageletan, eta lüzapenen lehen partean, Allande Üthürralt-ek gol eder bat sartü dü, eta honi esker finala 16.entako sailkatü da Maule. Biscarrossekoek korpitz eta teknikaz Maule beno hobeagoak zirela erakutsi balin badüe ere, Mauletarrek erakutsi alkartarzün eta perestütasünak dü diferentzia egin...

