- Hezkuntza
- Agerraldiak: 2853
Erakaskuntza elebidüna gogoeta gai izan zen.
Bada 30 urte leküko hizkuntzak erakasten direla eskola publikoan. 1983 an, Saran zabaltü zen lehen klase elebidüna eta geroztik bide egin dü. Erakaskuntza elebidünaren Jardünaldiak iraganen ziren Donibane Lohitzüne eta Maulen. Bretaina, Korzika, Okzitania ,Katalunia edo Alzaziatik jinik zen 100 bat ordezkari. Aipagei nausiak izan dira , lege berriaren ondorioak eta bereziki honen aplikapena eta ere leküko hizkuntzen aldeko xartaren izenpetarraztea Frantziari. Horren aipatzera jin zen Paul Molac, Bretainako depütatüa eta lege biltzarran eskualdeko hizkuntzen lan taldearen eramailea. Honen ustez, depütatü andana bat horren alde da eta frantzia behartüa izanen da xartaren izenpetzera.
Michel Esteban Ikas-Bi-ko permanentea :
Paul Molac Bretaniako depütatüa :


Erakaskuntza elebidünaren Jardünaldiak iraganen dira, ürrietaren 26,27 eta 28an, neskenegünetik asteleheneala Donibane Lohitzüne eta Maulen. Frantziako eskualde ezbardinetako 100 bat ordezkari egükirik dira, FLAREP edo Erakaskuntza Püblikoan Eskualdeetako Hizkuntzen aldeko Federakuntzaren biltzar nausian parte hartzeko eta hiru egünez erakaskuntza elebidünaren erronken aipatzeko.
Domesantoreko bakantzetarik landa, Azaroaren 4ean, Arrokiaga, Ospitalepea, eta Sohütako 80 ikasle gazteak, Sohütako Gaztelaia eskola berrian sartüko dira. Eskolaren 1000 metra karratüetan, 6 klase gela, kirol gela, jantokia, komitateak eta kanpoko aterbea edireiten dira. Eraikina, konsümo aphaleko normetan egin da eta egürrarekin berotüko da. Millioi bat eta sei ehün mila euro kosteko dü herriari. Eskolaren barne antolaketa, dagün astetik harat eginen da eta azaro ürrentzean, bijita egünaldi bat antolatüko da herritarentzat.
Borta zabalak eginen dütü ürrietaren 22an asteartearekin Biribil egitürak. Bere zerbütxüak Mauleko Talika haurzaintegian eskeintzen dütü. Departamentüko Konseilü Orokorraren zerbütxü hori, batzarri egiten dütü sei urtez petikako haurreri baita beren etxenkoeri, helbürüa delarik familien bakartarzünaren haustea. Hortarako animazioneak proposatzen dütüe Biribil egitürako bi animatzaileek.