- Hezkuntza
- Agerraldiak: 3909
Filma dokümental bat Xiberoko gazteer bürüz !
Ez zen orano sekülan holako lanik eginik Xiberoan ! Elsa Oliarj 25 urteko xiberotar gazteak filma dokümental bat egin dü Xiberoko gazteer bürüz. Hiru urteko estüdioak dokümental eskola batean ürrentürik, herriz herri, bestaz besta ibili da kamera eskü pean, bere anaiak Oihan soinüak hartzen zütüalarik. Ontsalas, dokümentala setemere altean dateke lehentze hedatürik, üda hontan muntajea egin ondoan Parisen.
Entzün Elsa Oliarj filma dokümentalaren egilea :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


A.E.L edo Pettareko Eskola Laikoaren Alkarteko Kideek berritarzün handia ezagütü düe 2012an.
Akademiak, Ikuskaritza osoa bildü gabe erabaki dü Maule-Peko, Sohüta eta Barkoxeko eskolen postü zerratzea. Hori dela eta, martxoaren 18tik- 20ala asteazken ülhüntzeala, hiru herri horietako etxekoak bildüko dira Mauleko Herriko-Etxearen aitzinean 18.30tarik- 19.00ak arte. Ondotik segidan, martxoaren 22an,
Martxoaren 16an KORRIKAk Xiberoa zeiharkatü dü. Beti bezala, hebenko jentarteak bere etxekimentüa ekarri nahi izan dü eüskarari. Gazteak ere saldoan hor ziren.

Eüskararen egoera Xiberoan zertan da ?