XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Mendikota, Ozaze, Zalgize, Altzürükü eta Idauze Mendiko eskolak biltzen dütüan Arbailla botingoa, Idauzeko eskola handitzen hasia da. Obrak dagün setemereko eskola sartzearentako ürrentürik izan behar lüküe. Oraiko eskolari 325 metra karratüzko beste eraikin bat gehitüko zaio. 600 000 euro kosteko dü eskola berriak bena ehüneko 70 heineko sos lagüntzak ükenen dütüe. Eki taulak pausatüko dira hegatzan eta informatika klase bat eginen düe non ere, arbel nümeriko eta bederatzi ordenagailü badiratekean. Orain bezala lau erakasle ariko dira lanean, bi eüskaraz eta besteak frantsesez, Arbaillako eskola püblikoa helebidüna beita. Eskualde hortako ikasle gazteak baldintza ezinago honetan ikasten aritzen ahalko dira düdarik gabe.

Entzün Renée Carrique ikasle baten ama :

Mauleko Xanpo lizeo teknikoko 3 gerreneko MDP klasea hetsi nahi dü Akitania Akademiako Ikuskaritzak. Hori jakinarazi dü berriki plazaratü düan formakuntzen kartan. Erakasleek ez düe hori honartzen, holako deliberoak hartzen beitira bakarrik Akitania eskualdean eta Pirinio Atlantikako departamentüan holako klaseen kopurua kontütan hartzez. Erakaleek ikasleer ekartzen zaien lagüngoa ere ikusi behar dela gehitzen düe. Astearte arratsean lizeoko administrazio konseilüa bildü da bere ikusmoldearen emaiteko eta asteazken hontan erakasleak bildüko dira Akademiako Ikuskaritzarekin geiaz mintzatzeko. 3 gerreneko MDP klaseetan, erakaskuntza arruntaz gain, 6 oren eginten dira mekanika atelieretan eta ikastaldiak egiten dira enpresetan. Erakasleek eta ikasleek diotenez 3 gerreneko MDP klasea oso lagüngarria da orientazione profezionalaren argitzeko.

Entzün Xanpo lizeoko 2 erakasle eta 2 ikasle Dominika Rekalten mikroan :

Sekülan baino jentetza handiagoa mobilizatü da atzo Baiona eta Paueko karriketan, berriz ez erraiteko Frantses gobernüaren erretreten erreforma xedeari. Sindikaten araberan, 19000 ziren Baionan eta 25000 Pauen. Aldi hontan ikasleek ere parte hartü düe manifestazionean. Bi autobus abiatü dira Sohütako lizeotik. Ikasleen erdia greban zen ikastetxe hortan.  Berogaineko lizeo pribatüko ikasleek ez düe parte hartü ahal izan bena ikasleen erdiak greba egin dü lizeoan berean. Denek mobilizazioa segitzez Frantses gobernüa gibelarazi nahi düe eta negoziazio berri bat galdegiten düe.
Xehetarzünak emaiten deizkü Laurentx Etxegoinek :

Sohütako Ikastolaren handitzeko xedea baieztatü dü Habia alkarteak iragan ostiraleko Biltzar Nausian. Eperra Ikastolak 99 ikasle badü eta jadanik egongiak hersiegi dira. Seaskako Egoitza alkarteak, ikastolaren ondoan den borda erosi dü Sohütako herriari. Egoitzak lan güziak bere gain hartüko dütü, aldiz tresneria eta beste Ikastolaren gain dirateke. Habia alkarteak lau langile enplegatzen dütü bena ikasleen goratzeak, beharrüne eta gastü haboro ekarten dü. Ondorioz, Habiak kotisazionearen goratzea deliberatü dü eztabada zonbaiten ondotik. Habia alkarteko kanpoko sos ütürriak %20koak dira bena ez orano aski gastüen tapatzeko. Herriko Etxe zonbaitek sos lagüntza ekarten badüe, beste hanitxek ez düe ürratsa egiten. Beharrere sos emaileen ekarpenak badirela azpimarratürik izan da. Halere, Eperra ikastolako ardüradünak aski botzik agertzen dira familia berrien jiteaz, xiberotar mintzajearen geroa ikastolatik igaraiten beita.
Entzün Johañe Bordachar Habia alkarteko lehendakaria :

 

"Ikasteko inbera emaiteko" konferentzia bat eskentü düe Departamentüko eta Atarratzeko Familles Rurales alkartek. Astearte gaüan,  Franck Mangin, erakasle, arartekari, therapeuta Atarratzen zen argitarzün eta aholkü ekarteko. 'Ikasteko inbera emaiteko" haurrari edo jenteari, motibapena lüzaz aipatü dü. Franck Manginentako bi motibapen süerte badira, alde batetik  pertsonaren kanpotik diren xedeak : bortxaz edo lotsaz  ikastea, sarientako ikastea, norbait bezain ontsa edo hobeki ikastea. Bestaldetik xede pertsonalaren jabetzeaz handitzeko nahikünte batekin : erran nahi beita txostakakaren bidez plazer hartzea, deskubritzeko inbera edo jakinahia, bere bürüaren maitatzeko beharra, handitzeko beharrünea, bere bürüaren gaintitzea, algarrekin aritzean plazer hartzea. Ikastea, besteekin lotürik izateko da, harreman kanbiatzeko, azkartzeko, bere lotsaren gütitzeko.

Entzün Franck Mangin Bénejeac "Pôle Santé"ko therapeuta :