Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Sendabelarren bidean
Emankizüna



Mauleko
Oihanaren balioaz, sensibilizazio kanpaina süstatüko dü ASA Xiberoa Alkarteak. Biharko laborariak ohart ditian oihana balio bat badüala, alkarteko animazalea eskoletan iraganen da aurten informazionen zabaltzeko. 2004az geroztik eraman düan lanak frogatü dü, laborariek errebenio hobeagoak elkitzen ahal dütüela oihanetik beren hontarzüna hobeki kudeatzez. Horrez gain, zurgintzako egür plataforma bat soraraziko dü, ofizialeen beharrer hobeki erantzüteko. Egür energia sailan Xiberoa Herri Alkargoak abiaraziko düan ürratsan ere parte hartzeko nahiküntea erakutsi dü ASAk, apirila hatsarrean egin düan biltzar nausian. Azkenik, Hauze, Montori, eta Atarratzen egin den diagnostikatik landa, oihan jabeen beharren araberako ürratsak emanen dira ondoko aste ta hilabeteetan.
Xiberoko Hur Botingoak odi berrien ezarten edo kanbiatzen aitzina jarraikitzen dü." Blutop" izeneko odiak baliatzen düe, merkatüan elki berri den odi berri bat. Egün horietan, Idauze Mendin kilometra erdiko Blutop 75a lürperatzen düe. "Blutop"aren kalitatea, bürdüin-inkazdünaren ber kalitatea da salbü arinago eta merkeago dela. PVC izeneko odier konparatüz karioago da bena azkarrago. Arraberritze lan horientako Xiberoko Hur Botingoa % 30az lagüntürik da Kontseilü Orokorretik.

« Aupa » izeneko enpresa berriak bere aktibitatea hasiko dü Maulen dagün maiatz erdisütan. Hilabete ondarrean zerratüko den ISPAC lantegiko mekanika lankian plantatüko da eta ISPAC lantegiko Paskal Bidartek dü soraraziko. Sükaldaritzan baliatzen diren olio zaharren biltzea da enpresaren xedea, bio-erregai ekoizleer gero saltzeko. Ondoko egünetan, olio zaharren biltzeko Kostaldeko kolektibitateetan, hitzarmen baten izenpetzea esperantxa dü Paxkal Bidartek. Hatsarrean, bera hasiko da enpresan eta aski fite langile bat edo besteen hartzea asmüa dü. Emeki emeki, Ispac lantegiaren berantolatzea hasiko da eta jakin dügünaz beste xede zonbait gogoetatzen hasi dira, bena goizegi da orano horren aipatzeko.
Txosten nahasi bat Mauleko Komerxanten Batarzünarentako. Saltzaleen Batarzünak urtean dütüan bi hitzordü nausien txostena presentatü dü bere biltzar nausian eta ezbardintarzünak azpimarratü. Lehenik, bedatsian egiten düan operazioneak ez dütüala nahi bezain komerxant biltzen aipatürik izan da, eta bestalde, botzik agertzen da egüberriko operazioneak geroago eta salerosle haboro biltzen beitütü. Azkenik, Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak eraman düan kanpaina baikorki ikusirik izanen dela gehitürik izan da.

