Berriak

Barnekaldeko ostatü hanitx segidarik gabe dira.
Hortan da Hokiko Panoramic ostatüa; alta Marie Josée Elichalt erretretan sartüko da urtarrilan!!
Zer agitüko da?
Zentako ostatüek gainbehera hori düe?
Zer kanbiatü da??
Arrapostüak Marie Josée Elichalt-ekin:
60 bat jente baziren XEEK xiberoko spekülazionearen kuntre den kolektiboak antolatü oküpazionean.
Etxebarren zen etxalte batetan bildü dira, egün batentako oküpazione sinboliko baten egiteko.
Etxe hortako zabalik zen ezkatzan bildü dira manifestalariak.
Goizanko 10 orenetarik aitzina, « pied de biche » dokümentalaren hedatzea, eta « ostia » bereganatzean (okupazionean) jakintsü diren kolektibokoekin partekatze bat egin da
Arratsean günea ützik izan da atzaman zen bezala
Erreportaje:
Ikasleak ez aisa orientatzen eta ber denboran Xiberoko entrepresek ez aija langilerik atzamaiten …
Hortik partitürik Azia gazte alkarteak eta ODACE xiberoko entrepresen alkarteak gogozketa bat eraman düe.
Azia alkarteak Xiberoko lanbideak bildü zütüan eta zonbait presentatü bideoz eta izkibüz (azia.xyz).
Bestalde entrepresa bijitak ere antolatzen dütüe kolejio eta lizeoko ikasleentako.
Astehartean ELKAR entrepresaren bijitalat hüillantü gira:
Eta orai berenganatze (ala oküpazione) bat !!
XEEK xiberoko spekülazionearen kuntreko kolektiboak hitz ordü berri bat proposatzen dü neskenegün huntan Atharratzen.
Goizanko 10 orenetarik aitzina, « pied de biche » dokümentalaren hedatzea, eztabada bat eta arren bakantzako (ala bigerren) alojamentü den güne baten oküpatzea eginen da
« ostia » bereganatzean (okupazionean) jakintsü diren kolektibokoak hor izanen dira
Maitena ARAGUAS:
Mauleko "Etché moulin de soule" departamentüko azken "eihera" baratzen da.
Prezioen emendatzeari nola bürü egiten dü?
Herriko ogia eta sail osoaren arrakastaz eta bestetaz ari zaikü Arnaud Etchegoyen enpresabürüa:
