XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Espartinak kolore güzietan

Turista ala tokiko, gizon ala emazte, eta adin güzien ganik espartinaren arrakasta baieztatü da atzo Maulen iragaiten zen Espartinaren Bestaren karietara. Jendetza hüillantü zen eta espartinaren ekoizpena plazara ekarririk izan zen güzien plazararentzat. Espartinaren goxotarzüna, gaurkotzea, eta modelo eskeintza zabala goraipatürik düe mintzarazi ahal izan dütügün erosleek. Horrez gain, kantore, dantza eta pilotarekin, animazione eskeintza zabala gozatü ahal izan züen hüillantü zirenek. Nahas Mahas eroleak, saltzaileak eta beste :

Espartingitzako xedeak, bide honean.

Asteazken hontan, Agorrilaren 15ean Maulen Espartinaren Besta izanen dela eta, paradaz horrez baliatü gira, espartingintzak hunkitzen dütüan bi xedeen aipatzeko Maule Etxebest Mauleko aüzapezarekin. “Mauléon” marka abiatürik da eta jadanik espartin egile bat desmartxan sartürik da. Bigerren bat ere laster desmartxan sartüko dela erran deikü Mixel Etxebestek. Xiberoa lürraldearen garapen ekonomikoarentzat eta hemen egiten den ekoizpen hunen sinesgarritarzünaren bermatzeko desmartxa horren inportentzia orhitarazi deikü. “Espartinaren ateliera” xedeaz ere mintzatü zaikü. Orai Eüskal Hirigünearen eskü bada ere, eta denbora galdü bada ere, laster xedea Xiberoko sei espartin egileeri presentatüko düala Jean René Etxegaray-ek jakinarazi deikü. Xedea 2021eko osoki ürrentürik izanen dela esperantxa dü. Xedea 2 millioi eterdi euro kostatü behar lüke. Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Lehentze « Mauléon » markapean saltzen ahalko dü Xiberoko espartin egile batek !

Sohütako Goienetxegarai entrepresa, lehena izan da Eüskal Hirigüne alkargoaren deiari ihardestea. Hitzarmen baten bidez, araudi bereziak jarraikiz ekoiztü behar dütü espartinak, « Mauléon » marka pean saltzeko. Araudiek dioie ekoizteko ürrats güziak Xiberoan egin behar direla, hala nola zolaren egitea, oihalaren moztea, eta vulkanizazioa… Kanpoko lehengeiak orano onartürik baldin badira barnen, epe ertain batetan araudien zorroztea da helbürüa, bena lehenago eskoizle haboro sartü behar da desmartxa berri hortan. Xehetarzün haboro heben Stéphane Goyenetchegaray :

Espartiñaren besta asteazkenean!

Espartinaren Besta bestatüko da agorrilaren 15ean, asteazken hontan, egün orotan Mauleko plazan. Meza, kantore, dantza eta pilotaz gain animazione franko proposatüko dira. Aurtenko egitarauan bi berrikuntza edirenen dütüzüe, lehenik Maulen gainti ebilte bat espartinekin. Espartin pare bat eskeinik date baina parte hartzeko izenak eman behar dira astelehen hontako arrestiri aphala aitzin Mauleko Herriko etxean. Bigerren berrikuntza date, üsatü bezala plazan instalatüko den atelierean, espartinak lehentze bürütik bürü eginen direla jenteen aitzinean. Jente hanitx egükirik da agorrilaren 15a hontan, egün orotan Mauleko plazan ospatüko den 27. Espartinearen besta hortan. Mixel Etchebest Mauleko auzapez:

Kartoez diren tresnak gerogo eta arrakasta haboro badüe

Kartoez diren tresnak gerogo eta arrakasta haboro badüe ! Horrek erakusten du kontzientzia ekologikoa emendatzen dela Sandra Sabard-ek denbora erdiz Harbustan-en Nobia enpresan lan egiten dü, eta bestalde bere pasioneaz bizitzen da. Dendari lanetaz gain, kartoez egiten dutu obra hanitx, izan haurrentako ala kaidera mahain eta beste: Snadra: