XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Espartiñarentako sasu txarra izan da aurten arramaiatzan eta üztailan süstut.

Agorrilan hobetü baldin bada ere, inflazioa, JOek eta izan diren hauteskundeak ez düe lagüntü turismoa eta lehen hilabetetan hanitx senditu da espartin egilentako.
Langabezi partzialan ezarri dütüe langile zonbait Thauzin entrepresan, süpermerkatüek beste urtetan beno gütigo manatü beitüe.
Don quichosse saltegian ere senditü da, üsatüan 5-6 bisita egiten badütüe egünean üdan, lehen bi hilabetetan noiztenka ez düe bisita bakar bat egin ere.

Espartiñak bere historian jadanik gora beherak uken dütü, bena dagün urtean berriz igaraiten bada posible da espartingintzan baratzen diren 50 langiletarik kanporatze zonbaiten agitzea.

Timothe Cangrand Don Quichosse-eko nausia :

Previous Next

Azken 38 urteetan Berriex ostatüak bere fama irabazi bazüan, jabeak, haien alabarekin, abentüra berri batetan partitü dira.
GR10-a egiten düen ibiltarien aterpea bere bortak zerratzen beizütüan, ostatü kantüko ezkatza berritü düe 15 ohe proposatzez.


Mireille Desperben-ek xedea aipatü deikü:

Previous Next

Igaran astetik, pitxenea barkoxeko ostatüak bortak arra zabaltü dütü.

Monein-etik horra den familia batek dü eramaiten hau, aspalditik beitzüen xede bezala ostatü baten eramaitera. Egün oroz zabalik date agorrilan, eta setemetik goiti ükenen düen ordütegia ez düe osoki finkatü.
Urte batez beno haboro zerratürik egon ondotik, berriz ostatü bat badü ordüan Barkoxeko herriak. Edatekoaz gain, plantxa zonbait ere bai proposatzen dütüe jateko, eta urtean zehar animazione zonbait egin gei dütüe kontzertüak bezala.

Haien ezagützaren egiteko, Iulen Guiresse joan da Angelique Debas eramailearengana : 

Previous Next

Orano bi aste baratzen dira sartzea beno lehen gazteentako, eta familia hanitx orano bakantza giroan dira.
Hartakoz aktibitate hoberena osagarriarentako, eta merkeena musarentako kantü kantüan dügü : hoinez paseatzea.
Pipas Larrandabürük 50 bat pasealdi biribilkatzen dütüan libürü bat agerarazi züan düala bi urte.


Hortik elkirik ebilaldi zonbaiten proposatzera galtegin deogü:

Previous Next

Agorrilaren 15an Espartiñaren lana eta ekoizleak aitzinean jarriko dira.

Üsatüzko programa dateke : 10ak30 meza 10ak30 goiti ibilaldi eta 5 kilometroko lasterketa espartiñez. 11ak30 pelota partida eta xiberotar dantzariak 14ak30 euskal joküak eta 16etan xisterra partida.

18 onetarik aitzina gaüaldia xiberoko zohardiak alageratürik.

Egün orotan espartiñaren lana eta ekoizleen mozkinak salgei dirate.

 

Louis Labadot: