XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Urte oroz bezala alkarteak xede andana bat proposatzen dütü herritarrer.
Horietan 3 projektü lodi badira : Laboratxaren üngürüan, mediation culturelle delakoa eta elkarbidea izeneko projektüa.
Alkartea izigarri aktibo bada ere, kideek untsa esplikatü deiküe gero eta jentee gütiago alkartean sartzen zirela eta egünko egünean gogor zela kideen jinaztea.

Barkoxe Bizi alkartearen berri hartzeko

Xehetarzünak bildü dütügü Pollo Pinque, alkarteko kidearekin :

 

Previous Next

Aline Bedecarratz Elgoyhen-en "Arhondo" turisma enpresak Atharratzeko plazan egoitza berria dü. Hontan kanpoko aktibitateak aitziean jarri nahi dira izan ebilaldiak, trotineta elektriko üngürüak, kanioninga, espeolologia...

Previous Next

Margaritak 25 urtez Xibero ostatü famatüa atxiki züan bena azken 5 urteetan ez züan ordezkorik atzaman. Azkenean Sohütako Goynetche anaiek leküa berriz biziarazi düe.

Remy Goynetche eta ostatü barnen margoa egin düan Céline Mirailh :

Previous Next

Udako sasua hüilantzen ari da eta horrekin aktibitate/arialdi berriak.

Berri eta üsatüzkoetaz ari zaikü Céline Etcheberriborde Xiberoko Botingoa/sindikatüko komünikazio ardüradünarekin: 

Abilezia artifiziala entrepresa mündüan sartürik da

Ezagütü dügün mündüa eta orano haboro lan mündüa kanbiatüko da abilezia edo adimen artifizialerekin…
Armadetarik landa, Entrepresak hasik dira tresna horren erabilten.
Ipar Euskal Herrian ere holako hanitx badira : Sophia genetics osagarrigintzan, sport pxl kiroletan…
Horrek zabaltzen dü merkatü berri hanitx lan zunbait aijatzen beidütü, bena ber denboran langileria lanjerean ezarten dü.

 

Guillen Gamio ttipi « sport pxl » abilezia artifiziala erabilten düan entrepresako aitzindarietarik da: