XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Previous Next

Aurten ostiraletik hasiko da Artzain soil dokümentala erakatsirik beitate arratseko 8 orenetan, lürrik gabe den artzain baten bizia jarraikitzen düana eta arrakasta handia bildü züana Maule Baitha zineman.

Neskenegunean goizeko 9etarik programazione berezia badate, zintzarradak aurkeztüko beidütüe etxaldez etxalde joaitez.

Ondotik ogia xohotik azietala nola egiten den erakatsirik date tresna zahar zonbaiten aurkezpenarekin ere.

Arratsan artzainen aiharia izanen da, 15 eurotan, leküko ekoizpenekin eginik dena. Aihariarentako izena eman behar da urte oroz beterik beita 06 86 26 54 20 zenbakiala.

Xehetarzünak barkoxe biziko Daniel Lagune-ekilan : 

Argazkiak Mathilde Agor eta Polo Garat-enak

Previous Next

Pintxo Poteo eta Ekopiknik-tik landa, Gozoen merkatüa date igantean Atharratzeko Plazan. Tailandiako, mexikako, español, ekialdeko eta euskal herriko espezialitateen jateko phada dükezüe igante hontan.
Hortaz gain antzerki bat badate 7orenetan eta gaüaldia xuptzi triki taldearekin alageratürik date.
Hitzordüa ordüan Üztailaren 21ean  Atharratzeko plazan mündüko janariaren txestatzeko

 

Xehetarzünak Mayalen Larrory antolazaletarik batarekin :

Ostegünak alageratürik dira Atharratzen

Iragan urtean turismo bülegoak eta komertxante batzordiak ideia üken züen Pintxo ostegünak gaüaldien antolatzea Atharratzeko Piellenia, Abadi eta Batzegi ostatüekin
Jenteen motibatzeko prezio merke bat plantan ezari düe 3eurotan trago bat eta 2 pintxoen jateko phada beitükezüe, et hortaz gain ostegün oroz talde desbardinak jinen dira gaüaldien alageratzeko.

Xehetarzünak Mayalen Larrory komartxanten batzordiko kide batekin :

Previous Next

Atharratzeko plaza üsü bizirik bada, üdan ühaitz bazterra da müsikaz alageratürik Ekopiknik gaüaldi-eri esker.


2018an hasi zen lehen ekopiknika, herriak oroer zabalik zen gaüaldi bat proposatü nahi züan.
Ekopiknikan kontzertüen entzütea dohanik da eta hortaz gain bakotxak bere janaria ekarten ahal dü.
Bena ez inkieta oroer pentsatzen düe ez badüzüe denborarik züen apaidüaren eramaiteko, laborari eta alkarte zonbait hor dirate züen apaidüaren eraikitzeko.


Trankil eta alagera diren gaüaldi horien berri emaiten deiküe Maite Pitrau eta Edith Ines-ek:

Previous Next

Atharratzeko plazan Vival saltegiak zabalik jarraikiko dü semeal etxekoen segida hartüko beitü; eta audela tabako eta joküak ere plantatüko dütü.

Xehetarzünak Kévin Letout arraharzalearekin:



CLEJ-eko Maider Larrory:


CLEJaren lagüngoa üken dü ere bai, 5.000 eurokoa.

Züek ere CLEJaren süstengüa nahi badüzüe edo CLEJa lagüntü nahi badüzüe, bortak zabalik https://www.facebook.com/asso.azia